DBHko IKASLEAK GURASOEN PARTE-HARTZE AKTIBOAREKIN LANEAN

DBH 2ko ikasleek, ESLko proiektuari amaiera emateko, honako 3 gairi buruzko bideoak sortu dituzte: emakume eta gizonezkoen lan-munduko estereotipo eta ezberdintasunak, nerabeen inguruko estereotipoak eta IKTen erabilera.

 Baina beraien iritzi eta ideiez gain, oraingoan gurasoak gonbidatu ditugu gelara, hauek ere parte hartze aktibo bat izanez, ikaskuntza prozesua aberasteko. Guraso batzuk gelan bertan egonez eta beste batzuk aurretik guk ikusteko bideoak grabatuta, ekarpen apartak egin dituzte gure proiekturako. Oso gustora egon gara denak beraien esperientziak entzuten eta galderak egiten. Eskerrik asko gurasoei, aukera hau posible egiteagatik!