GURE IKASTOLAKO TALDE BATEK EKINTZAILETASUNAREN SARIA IRABAZI DU FIRST LEGO LEAGUEN (FLL)

Larunbatean ospatu zen Gasteizko Europa Jauregian aurtengo FLLko Euskadiko kanporaketa.

Bertan, Mariaren Lagundia Ikastolako DBH 4ko 3 talde aurkeztu ziren. Talde horietako batek ekintzailetasunaren saria lortu zuen.

FLL-ren helburua da ikasleak zientzia eta teknologiara hurbiltzea, eta robotikaren bidez erronka bati erantzuna ematea. Aurtengo gaia Hydro Dinamics izan da eta alde batetik ikasleek mahai baten robotarekin ematen zaizkien jarraibideei erantzunez helburuak lortu behar dituzte, eta bestetik eurek landutako proiektu zientifikoaren aurkezpen publikoa egin behar izaten dute, epaimahaiaren aurrean defendatuz eta mota desberdinetako galderei erantzuna emanez.

 

Aurten, aurkeztutako hiru taldeak eta euren taldekideak hauek izan dira.ML GANG: Asier Díaz, Ainhoa González, Ander Linacisoro, Maitane Etxabarri, Sara Balentziaga, Xabi Alberdi, Julen Ibarretxe, Jorge Chávez eta  Mikel San Torcuato.

 

ML CREW: Sergio Angulo, Endika Ugarte, Iker Menor, Olaia Inza eta Unai Irizar.

ML TEAM: Vitor Coutinho, Irati Albisua, Iker Ortiz de Urbina, Gorka Gómez, Oier Terrazas, Eneritz Moreno eta Nora García.

 

Gorago adierazi bezala ML GANG taldeak ekintzailetasunaren saria irabazi zuen.

 

Egun osoa bertan igaro genuen irakasle eta ikasleek, urduritasuna eta giro ezin hobea partaideon artean nabarmendu zirela. Guztiok ontzat eman genituen lortutako lanaren fruituak, esperientzia paregabe hori inoiz ahaztuko ez dugularik.