UDALEKUEN ESKAINTZA DESBERDINAK

UDABIZI

Gipuzkoako Foru Aldundiko  UDABIZI zerbitzua martxan jarri dituzte:

www.gipuzkoangazte.eus/udabizi

Bertan biltzen dugu Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa, atal hauetan banatuta:

  • Udaleku irekiak
  • Udaleku itxiak eta kanpamentuak
  • Auzolandegiak
  • Lankidetza eta Bidaia Solidarioak
  • Begiraleen lan-eskaintzak

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK

Foru Aldundiak antolatzen dituen udaleku eta oporraldietarako izen ematea martxoaren 14tik 26ra bitartean izango da.

Foru Aldundiko web gunean aurkituko duzue programa bi hauei buruzko informazio gehiago(tokiak, txandak, prezioak, baldintzak, etab…):

 

http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/udalekuak

http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/gazte-oporraldiak

 

EUSKAL GIROTZE BARNETEGIETAN

2018-2019 ikasturterako, aurreko urteetako bideari jarraituz, Euskal Girotze Barnetegietan egonaldiak egiteko deialdia zabaldu du Hezkuntza Sailak. Ekimen honen helburu nagusia, gogoratu, etxean eta kalean batez ere erdal giroa bizi duten ikasleei euskaraz bizitzeko aukera ematea da, bizipen gogoangarri bat izan dezaten. Era horretan, beren ikas-prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria emango diote, hizketan ezin askatua gaindituko dute eta euskaraz komunikatzeko gai direla konturatuko dira, beren buruarekiko hizkuntza-segurtasuna eta konfiantza sortuz eta hitz-etorria indartuz.

LMH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasle-taldeei zuzenduta dago deialdi hau. Izena ematekoepea apirilaren 9tik maiatzaren 9ra egongo da zabalik, bi egunak barne, eta internet bidez eman behar da izena, ondoko helbide hauetan:

 

Honekin batera, 2018-2019 ikasturteko egonaldietarako araudia ere bidaltzen dizugu. Arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu, bertan aurkituko baitituzu egonaldi-txanda guztien datak eta gainerako xehetasun guztiak.

 

Informazio gehiago Euskal Girotze Barnetegien web orrian: http://www.barnetegiak.eus/