0-6 Adimen Anitzak eta Estimulazio Goiztiarra

Adimen anitzen teoría Howard Gardnerrek sortu zuen. Gardnerrek zioen orduan inteligentzia edo “g” faktorea ulertzen zen kontzeptu hura ez zela bat ere egokia giza abilezia guztiak bateratzeko. Kontzeptua pluralizatu zuen eta gizakiaren gaitasun bezala ulertu zuen inteligentzia, egunerokoan sortzen ziren arazoak konpontzeko gaitasuna esaterako.

1983an zortzi inteligentziak edo inteligentziaren zortzi kategoria edo dimentsio sailkatu zituen: kinesikoa, pertsonen artekoa, hizkuntzak, lojiko-matematikoa, norbera ezagutzekoa, espazio-bisuala, natura eta musikala.

Aportaziorik garrantzitsuena honakoa da; guztiok dauzkagu 8 inteligentzia mota hauek, baina bakoitza tamaina edo maila ezberdin baten garatuak. Hori dela, eta batzuendako errazago bihurtzen dira ikasgai batzuk besteak baino. Eskola mundura eramaterako orduan, helburu honakoa da, materiak modu ezberdinetan eskeini ikasleak bere modurik edo inteligentziren bide garatuenetik jaso ahal izateko.

Teoria hau hezkuntza mundura aplikatu da eta bertatik metodologia eta ekintza ezberdinak sortu dira: ikaskuntza kooperatiboa, ulermen proiektuak, paletak, pentsamenduaren errutina eta abileziak…

 
 

Teoria hau eskolara egokitu duten adituek diotenez, metodologia berritzaile honen oinarrian estimulazio goiztiarra egongo litzateke. Mundu honetako izenik ezagunena Glenn Doman da, baita Shin¨ichi Suzuki ere (biolina ikasteko Suzuki metodoa sortu zuena).

Estimulazio goiztiarraren oinarrian neuroplastizidade kontzeptua dago. Honen arabera 0-6 etapan haurren burmuina gehien garatzen den unea da. Haurrek jasotzen duten kanpo estimulazioari erantzunez neuronak aktibatu eta elkartu egiten dira, sare neuronalak sortuz. 6 urtetik aurrera ikasitako gauza berriak dagoeneko sortuak dauden sare neuronaletan kokatuko dira.

Haur batek 6 urtetik aurrera ikasi ahal izateko burmunia ondo estrukturatuta izan beharko du, horretarako baliabide bisualak, entzumenezkoak eta motorikoak eduki behar ditu. Baliabide hauek modu egokian garatu ahal izateko estimulazio goiztiarra daukagu. Hau 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera multzo bat da, haurrek jarraitzen dituzten garapen jarraibideetan oinarritua, baita beren adimena, motrizitate eta pertsonalitatearen garapena laguntzeko erabiltzen diren teknikak ere, modu honetan haurraren garapen integrala lagunduz.

Bere burmuina estimulatzeko eta lotura neuronalak sortzen laguntzeko programa ezberdinak daude: Oinarrizko garapen programa- edo alderdi motorra estimulatzeko-, adimen BITak: entziklopedikoak, irakurketakoak eta matematikakok, eta programa musikala.

Haurraren erritmo indibidualak zainduz, eta errespetu handiz egiten diren ariketa eta teknikak dira. Afektua izanik bide eta baliabide oinarrizkoena programa guzti hauetan.