Adostokia

ZER DA ADOSTOKIA?

Jakina da ikasleek gatazkak dituztela pertsona orok bezala, hori dela eta, proiektu honetan beraiek protagonista izatea nahi da. Horrela, gatazkak eraldatzeko pausuak ezagutu, ikasi eta barneratu behar dituzte.

Guzti hau aurrera eramateko egitasmo honetan entrenamendu eta trebakuntza prozesua sustatu nahi da ikasleen artean.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Gatazkan dauden bi partaideek txanda bana izango dute azaldutakoa adierazteko.

1. pausoa:

– Belarria dagoen tokian esertzen den partaideak entzuten dio besteari,  ezer esan gabe.

– Ahoa dagoen tokian esertzen denak bere azalpena egiten du.

2.  pausoa:   paperak aldatzen dira eta entzun duenak hitz egingo du eta aho txokoan egon denak entzungo dio besteari.

3. pausoa: Irtenbideak proposatu eta egingo dutena adostuko dute.

4. pausoa: Fitxa bete eta ebaluatu egin behar dute.

IKASLE LAGUNTZAILE

ZEIN DA HELBURUA?

• Ikastetxeko bizikidetza hobetu

• Kolaborazioa, ezagutza eta pertsonen arteko arazoei irtenbideak bilatzea sustatzea

• Gatazken eraldaketetan ikasleen parte-hartze zuzena ahalbideratzea. 

ZEINTZUK DIRA IKASLE LAGUNTZAILEEN FUNTZIOA?

• Beraien ikaskideren bat, norbaitengandik gutxiagotuta dagoenean lagunduko die  bai eta norbaitek entzuna izatea nahi duenean ere. (epe motzean) Ez die kontseiluak ematen, entzun egiten die.

• Arrazoi pertsonal batengatik, triste edo goibel dauden ikaskideei laguntzen die entzuten edo arreta pixka bat jartzen 

• Ikaskide batek beste batekin gatazkaren bat duenean lagundu diezaieke bitartekaritza egiten (epe luzera) 

• Ikastetxera etortzen diren ikasleei harrera egingo die eta laguntzaile izango dira. 

• Taldearen bizikidetza egokiagoan eragingo du.

IKASLEEKIN LANTZEN DIREN ARLOAK?

1. Lasaitzea

2. Finkatzea

3. Kooperatzea

4. Komunikatzea

5. Gatazken eraldaketa eta bitartekaritza