Barnetasunerako heziketa

 

Izatearen heziketa izan da gure heziketaren konstante bat. Lestonnac-eko Santa Juanak, gazte-gaztetatik zera entzun zuen: “Sugarrari  ez iezaiozu itzaltzen utzi”. Esaera hau, mantra bat izan da guretzat.

Barnetasuna, gure emozio, sinismen, sentipen eta pentsamenduek gorputzarekin bat egiten duteneko espazioari deitzen diogu; horrela geure burua izaki bateratu gisa sentitu ahalko dugu.

Hezkuntza Komunitatearen barne dimentsioa zaintzen dugu;barruan,geure barne-munduan gertatutakoak pertsonaren dimentsio guztien garapen egokirako ezinbestekoak direla uste dugu.

Barnetasunaren Heziketarako “i Proiektua” gure ikastetxe guztietan presente dago.Proiektu hau,bakoitzaren bizipen pertsonaletatik abiatzen da,eskolako egunerokotasunean eta gure erakusteko moduan honelako heziketa praktikak integratu daitezen: arnasketa, erlajazioa, isiltasuna, keinuak, transzendentziarako irekitasuna.. gizakion barne dimentsioaren kontzientzia garatu dezagun.

Barnetasunaren heziketari buruzko “i” proiektu honek pertsonaren dimentsioen arteko oreka eman nahi du, eta dimentsio horiek lotu, heziketa integrala sustatzeko. Pertsonak hobeto elkartu nahi ditu, eta bizitzen dugunari zentzua aurkitzeko bultzada izan nahi du.

Proiektu honen helburua da pertsonari dimentsio hori garatzeko behar dituen tresnak ematea eta pertsonaren barneko baldintzak eragitea. Kontuan harturik, gure barne dimentsioa guztiz interkonektaturik dagoela kanpotasunarekin. Barnetasuna eta kanpotasuna gara.

Lehenengoan sinesmenak, balioak, idealak, kontzientzia, sentimenduak...esperientzia bihurtzen dira, eta hor eraikitzen du pertsona bakoitzak bere bizitzaren zentzua. Bi dimentsioak integratzeko prozesuak nortasun pertsonala eratzen du.

Helburuak

Gaur egungo gizartearen errealitatean oinarrituz, Barnetasun Proiektu bat aurrera eramatea beharrezkoa dela ikusi da. Eta hauek dira proiektu honetarako planteatu ditugun helburuak;

 -Autoezagutza garatzea.

-Pertsonen barneratzeko gaitasuna garatzea.

-Barneko munduaren kontzientzia hartzea sustatzea.

-Pertsonaren dimentsioak bateratzea.

-Sentimendu eta emozioak identifikatu eta kudeatzea.

-Norbere buruarenganako eta besteenganako maitasuna zaintzea.

-Ikasleei barruan duten potentzialtasuna ateratzeko bideak eskaintzea.

-Orainaren kontzientzia indartzea.

-Bizipenetan oinarritutako heziketa izatea.

-Transzendentzia aldera zabalik egoteko jarrera sustatzea.

  Ezarpena Ikastolan:

                 

 

HH

LH

DBH

GMHZ

 

3 urte

4 urte

5 urte

1.

2.

3.

4.

5.

6.

1.

2.

3.

4.

1.

HH

2.

HH

1.

GI

2.

GI

2013-2014

X

 

 

X

 

 

 

 

 

X

 

 

 

X

 

X

 

2014-2015

X

X

 

X

X

 

 

X

 

X

X

 

 

X

X

X

X

2015-2016

X

X

X

X

X

X

 

X

X

X

X

X

 

X

X

X

X

2016-2017

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

X

 

 

          2016-2017 ikasturterako ikastola guztiko maila guztietan ezarrita egongo da.

  • Ikasleak; Ikasturtean zehar tresna eta baliabide ezberdinak bereganatzeko saio eta uneak izango dituzte.
  • Familiak; Tailer, hitzaldi eta seme-alaben bidelagun izateko aukera izango dute.
  • Irakasleak; Etengabeko prestakuntza, teorikoa zein esperientziala, baina batik bat bizipenetan oinarritutakoa.

Guztia , honetarako prestatu den gela batean burutuko da: Barnegunean hain zuzen.

  

Bideoa