DBHko Proiektua

DBHn dugun Proiektu bateratzailearen ezaugarri nagusiak:

Arlo bakoitzak bere ikasgaiak uztartuko dituen bere proiektua izango du, helburuak lotuz eta ebaluazio irizpide komun batzuk jarraituko dira. Arlo bakoitzaren arduradunak 2 irakasle izango ditugu eta ikasle guztiak elkarrekin egongo dira (banaka, talde txikian edo talde handian lan egiteko). Gelako aniztasuna, Inklusibitatearen ikuspuntutik begiratuta, aukera moduan ikusi behar dugu Hezkuntza integral bat  lortu nahi bada.

 

 Proiektuaren Indarguneak

  1. Gela barruan, era askotariko/ezberdinetako lan estrategiak erabili.
  2. Lankidetza eta modu kooperatibo batean lan eginez. IKKI
  3. Konpetentziak eta Adimen Anitzen lanketa.
  4. Proiektuen bidez irakasten.
  5. Ebaluazio hezigarria eta konstantea.
  6. IKTen erabilera integratua.

 

Zergatik?

  1. Etapa berri honetan (DBH), ikasle-irakasleen arteko konfiantza giroa sustatzeko.
  2. Ikaslearen banakako arreta eta jarraipena indartzeko, errefortzu positiboa emanez.
  3. Gatazkei berehalako erantzuna emateko aukera izateko.
  4. Tutoretza partekatuaren bidez (4 irakasleen artean), ikasleei buruzko informazio zehatza eta berehalakoa jasotzen dugu.
  5. Aniztasunaren trataera egokia: ikasle bakoitzak bere mailatik aurrera egiteko aukera du.
  6. Irakasleon arteko lan talde indartsua, ikasleentzat eredu dena. 
  7. Konpetentziak XXI: rol demokratikoa indartzen da.
  8. Egiten dihardugun proiektuak modu bateragarri batean egiteko aukera ematen digu.
  9. Ikasgaien arteko bateratasun erreal eta nabarmena ematen da.
  10. Ebaluazio Hezigarria: ikasle arduratsu eta autonomo bat lortu nahi dugu. Horretarako, erabiliko ditugun tresnak eta ebaluazio sistema, anitza eta bateratua da. (Portfolioa, autoebaluazioa, koebaluazioa, errubrikak, ebaluazioa momentu oro egiten dugu).