Eskola Baratza

 

Ikastolako agenda 21aren eskutik “Deba Garaiak”, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkarteak, Eskola Baratza programa bultzatzen du.

Programa honen helburua nekazaritzaren garapena, ingurumenaren errespetua eta landa eremuan bizi kalitatea hobetzea da. Era berean, beroiek betetzen dituen funtzioak gizarteratzea eta nekazariak (osasuna, paisaia eta kulturaren ekoizleak) haurrengana hurbiltzea bilatzen du.

Jakina da edozein herrien garapenerako, eskolak oinarrizko eta ordezkatu ezin diren zutabe direla. Horiek horrela, guk, Mariaren Lagundia Ikastolak, Eskola Baratza proiektuarekin bat egiten dugu.

 

Proiektuari buruzko informazio gehiago daraman aurkezpena duzue HEMEN.