Eskola Bidea

Ikastolan, ikasleen osasunean dugun etengabeko kezkan oinarrituta hainbat proiektu  (jangelako produktu osasuntsu eta ekologikoak, baratz ekologikoa, EAG21 proiektuko gai jasangarriak…) martxan ditugula ikusita, Mariaren Lagundia ikastolako Ariznoa guraso elkarteak Bergarako udalarekin eta ikastetxeko irakaslegoarekin elkarlanean, ESKOLA BIDEA proiektua abian jarri genuen, ikasleek ikastolara oinez etortzeko aukera izan dezaten.

 Proiektuaren helburuek ikaslearen osasuna eta Bergararen jasangarritasuna dute oinarri:

1. Bergara jasangarri eta bizigarriagoa lortu.

2. Auto gutxiago ibiltzeak dakarren aire kutsadura eta zarata murriztea.

3. Haurrek lagunen arteko harremanak sendotu.

4. Haurren autonomia landu.

5. Haurrek ardurak hartzen joan (ordurako irisi behar dira ikastetxera, handienek txikienei lagundu behar diete…)

6. Eskolara alai eta esna iritsi, aktibitate fisikoa eginaz eta hori guztia ikasgelako emaitzen onuran.

 

Bi ikasturte bete ditugu proiektuarekin eta jada, hiru talde finkatuta ditugu. Talde jatorrak dira eta lagunak ere egin dira! Ikasturteko edozein unetan parte hartzen hasteko aukera dago eta ikasle bakoitzaren errealitatera moldatzeko aukera ere aztertzen da.

Bizitza osasuntsuago eta Bergara jasangarriago baten alde egiten duen Eskola Bidea proiektuan parte hartu nahi baduzu zuen seme/alabaren tutoreari esan.