First Lego League

FIRST LEGO League (FLL) proiektua gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzeko asmoa duen proiektua da. Lehiaketa sisteman oinarritua dago, eta bertan, 10 eta 16 urte bitarteko gazteak parte hartzen dute.

Gure mundu moderno honetako erronka bati aurre egiten diote robot bat eraikiz eta froga desberdinei aurre eginez.

Taldeak beraien irudimenaz eta irakasle baten laguntzarekin, euren alde zientifiko-teknologikoa garatzen dute gizartea hobetzen lagunduz, lehiaketako gaiak beti gizartearekin zer ikusia duten arazoen inguruan izaten baitira.

FLL lehiaketan aurten DBH 4. mailako bi talderekin parte hartuko dugu. Bertan munduko 60 herrialdetako 200.000 gaztek parte hartzen dute. Taldeak 3 eta 10 partaide bitartekoak izan behar dira eta 10-15 astetan erronka desberdinak buru beharko dituzte eta FLLko lehiaketetan parte hartu.

 

Ondorengo loturatan proiektuarekin zerikusia daukaten loturak doazkizue.

http://www.firstlegoleague.es/

http://www.firstlegoleague.org/