Giza Garapenaren Hezkuntza


Pertsonak hezten ditugu,mundua aldatzen dugu. Horretarako behar duguna da" Bizitzan hezi eta bizitzarako".

FISC-ak,Mariaren Lagundiko GKEak, gelatik haratago konpromiso eta solidaritatea bizitzeko aukera ematen digu, proiekzio soziala ahalbideratzen duelarik.

Gure  heziketan oso presente daude gizarte eta ingurumenarekiko erantzukizuna; gure planetaren, gizon eta emakume guztion eta norbanakoen ongizatea da helburu.

Garapenerako Heziketarako proiektu honen bidez eta metodologia eta gaitasun estrategiak aplikatuz, gizarte bizigarri eta bihozberagoa eraikitze lanetan modu aktiboan inplikatzen gara.

 

Marko Europarraren inteligentzia anitzetan eta baloreetan oinarritutako  konpetentzia izango litzateke  IKG (Identitate Kosmopolita Globala) izeneko konpetentzia,  hain zuzen.

Mariaren Lagundiaren Hezkuntza Proiektuari nortasuna emango dioten 4 dimentsio lantzen dira.  Dimentsio hauek bi ardatz nagusien isla izango dira: gizakiaren duintasuna eta Ingurumenaren iraunkortasuna.

Mariaren Lagundiak, munduan zehar abian jarri du Giza Garapeneko Hezkuntza proiektua. Proiektu honen helburu nagusia mundu hobe eta justuago bat lortu nahian hiritar aktiboak sortzeko lan egitea da; beti ere, lanketa hau gure ikasleekin eginez.

Hauek dira ikastolan landuko ditugun proiektu honen hitz-gakoak:

  • Begirada hezi. Gure errealitatea bere osotasunean ikustera iristeko.
  • ”Identitate kosmopolita globala”. Identitate partekatua, duintasuna, pertsonen  eraldaketa, kontsumo arduratsua   estiloko terminoak ditugu.
  • Jakin, egiten jakin eta izaten jakindira proiektu honek kontutan duen metodologia. Lanketa, beti ere, konpetentzia jardueren bidezkoa izanik.
  • Ikasleaktiboak, kritikoak, esperientzia errealetan oinarritutako ikaskuntza duten ikasleak lortzea.  Giza Garapena, Garapen iraunkorra… arloak dira lantzen direnak bere osotasunean.