Golden 5

Golden 5aren helburu nagusia, irakasleari egokitutako hezkuntza programa bat sortzea da, alde batetik, gelako klima atseginagoa izateko eta bestetik, etekin handiagoak lortzeko.

Programa honen ustez, ikastetxeek etorkizuneko hiritarren heziketan ardura garrantzitsuak dituzte, baita jarrera positiboak garatzeko ere, (beren buruarekiko, besteekiko eta gizartearekiko).

Beraz, irakasleak, umeen garapen pertsonala hobetzeko, gelako kudeaketa gidatzeko eta estrategiak ezberdinak erabiltzeko konpetenteak izan behar direnez, Golden 5ek, gako urrats batzuk proposatzen ditu eremu ezberdinetan jorratzeko.

Eremuak ondorengoak dira:

1.    Gelaren Kudeaketa

2.    Giro Soziala

3.    Aprendizaia Doitua

4.    Harremanak eraikitzen

5.    Familia-eskola harremana

Azken xedea, harreman egokiez osatutako giro bat sortzea izango da, ikasle guztiek Golden (urrezko) izateko aukera izan dezaten.

Ikastolaren Ibilbidea

2014-2015 Ikasturtetik, irakasleak formatzen dihardute Golden 5 filosofian, Eibarko Berritzegunearen laguntzarekin. Ikastolaren helburua, 2016-17an proiektua etapa guztietan sistematizatzea denez, aurtengo ikasturtean, irakasle boluntario batekin dihardugu proiektua martxan jartzen eta honek dituen onurak ikusten.

Datorren urtean, ikasle, irakasle eta gurasoak Golden izango gara, zergatik ez?