Metodologia aktiboak

Gure identitate ezaugarrietako bat pertsonalizazioa da. Hortik, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza da. Pertsonalizazio hori lortzeko Mariaren Lagundiko hezitzaileek “laguntzen duen, integratzen duen eta hazi arazten duen erlazio batetik” hezi egiten dituzte ikasleak.

Ikaste-irakaste prozesua era ezberdin batean egiten da gure geletan, eta prozesu horren protagonista ikaslea da beti.

Ikaste-irakaste modu honek ahalbideratzen du ikasleak bizitza errealeko trebetasunak azal ditzan eta problemei eta erronkei aurre egiten ikas dezan.

Gure programazioek gaitasun, konpetentzia eta inteligentzia ezberdinak garatzen dituzte gure ikasleetan. Beraien bidez honakoak bultzatu nahi ditugu: arrazoibide kritikoa, sormena, errealitatearen ikuspegi holistikoa, ikasketaren autorregulazioa suspertzea, taldean lana egiteko ohitura garatzea, ikasten ikasteko gaitasuna eta arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko trebetasuna.

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikaskuntza kooperatiboak ahalbideratzen du erlazioak, lidergoa, komunikazioa, trebetasun sozialak eta ikaskuntzaren pertsonalizazioa indartzea. Elkarrekin lan egiten dugu helburu komunak lortzeko.

Ikaskuntza kooperatiboaren ezaugarriak honakoak dira:

- Interdependentzia positiboa.

- Norbanakoaren erantzukizuna.

- Pertsonen arteko eta talde txikiko trebetasunen garapena.

IntegraTICs

Informazioa tratatzeko erremintak integratzeak ahalbideratzen digu metodologia aldaketa eta laguntzen digu ikaslea bere ikasketaren eragile bihurtzen. Horrela, ikasleak zentzu kritikoa eta bereizteko gaitasuna garatu ahal ditu.