GURE GKE: FISC

FISC, zure ikastolako GGKEa.

FISC Mariaren Lagundiko GGKEa da, bai Mariaren Lagundiko eskolen, eta baita bere bazkideen, emaileen eta boluntarioen laguntzarekin, mundu justuago eta solidarioago bat lortzeko lan egiten duena.

FISCek Mariaren Lagundiko Proiektua gauzatzen du: Pertsona, Gizarteratzea, Irekiera, Komunitatea, Integrazioa, Zentzu kritikoa edota Mariaren Nortasuna bezalako printzipio lagaezinetan oinarritzen den Proiektu bat. Hau guztia gure begirada, ekintza eta konpromisoaren behar berezia duten tokietan garatuta. Helburu honekin, Mariaren Lagundiak eskolak dituen herrialdeetatik, pobrezia eta bazterkeria pairatzen duten pertsonen egoera aldatzeko proiektuak bultzatzen ditu.

FISCek Identitate Kosmopolita Globala sustatzen du Mariaren Lagundiko eskoletan, gure ikasleek munduko arazoak hauteman eta bere kontzientzia har dezaten; hauen kausak aztertzeko gai izan daitezen; ekonomia, politika, kultura eta gizartearen arteko interrelazioak uler ditzaten, ikuspegi kritiko, anitza eta etikoa garatuz; hau dena, errealitatea eraldatzeko eta hobetzeko “lan egin” nahi eta ahal izango duten herritar aktiboak heztera bideratuta.

FISCek ikaslegoaren boluntariotza aktiboaren aukera ematen eta sustatzen du FISC-gaztearen bitartez, hezkuntza integrala lortzen lagunduz, eta “Bizitzan eta bizitzarako heztea” helburu duen Mariaren Lagundiaren berezko Pedagogia indartuz.

Zure eskolako GGKEari laguntza ematera animatzen zaituztegu, bakoitzaren interesen, kezken eta posibilitateen arabera. Bazkide izan zaitezkete, ekarpenak egin, edo bere ekintzetan boluntario bezala parte har dezakezue. (http://www.fisc-ongd.org/)

Zuen partehartzea garrantzitsua da. Hezkuntza Komunitate osoak lagundu dezakegu, Juana de Lestonnacen ereduari jarraiki, mundu hau denontzat toki hobea izan dadin.