Jokabide Kodea

Mariaren Lagundiak Jokabide Kode bat prestatu du, Juana Lestonnacek landutako proiektuaren oinarrizko printzipioak babestu eta transmititzeari begira Ordenako langile guztiek garatu beharreko balio, portaera eta harremanak biltzen eta zehazten dituena.

Sortzaileak berak idatzi zituen Ordenaren Erregelak, zeinak baitira, erlijosoentzako arau  bilduma  ez ezik, “balio espiritual eta inspiratzaile handikoak Lagundiaren eta haren kideen bizitzarako eta gobernurako” (Eduardo Pironio kardinala, 1981eko Konstituzioak Onartzeko dekretuan).

Era berean, mota honetako dokumentuak tresna ezin egokiagoak dira gizarte erantzukizun korporatiboa kudeatzeko, zeina baita, gaur egun, garrantzi handikoa eta adierazten baitu zertan den enpresek gizarte hobekuntzari, ekonomia hobekuntzari, ingurumen hobekuntzari eta giza eskubideen hobekuntzari modu aktiboan eta borondatez egiten dioten ekarpena. Kontzeptu horren baitan biltzen dira, hain zuzen, munduan oreka etiko eta ekitatiboagoa ezartzeko xedea duten enpresa kudeaketako jarduera, estrategia eta kudeaketa sistemak.

Errespetatu eta aplikatu beharreko jokabide arauak finkatuta daudelarik, gomendatzen dizuegu Jokabide Kodea zabaltzea eta langile guztiei ematea, haren arauak ezagutzera emateko: zuen ikastetxeetako irakasleei eta AZLei, baita erakundearekin duten harremanagatik egoki irizten diozuen lankide guztiei ere.

Gure helburua da Mariaren Lagundiaren berezko izaerarekin bat etorriko den jarrera eta  bizikidetza  bat bermatzea, Mariaren Lagundiko kide guztien portaera duina, etikoa eta eredugarria oinarri harturik, edozein funtzio betetzen dutela ere Lagundiaren baitan, zeinaren ordezkari eta bermatzaile zareten, zuen lantokian nahiz lantokitik kanpo.

Gure nahia da langile eta lankide guztiek arau hauek ezagutzea baliagarria gertatzea gure harreman pertsonalak eta lan arlokoak sendotzeko, baita Mariaren Lagundiaren irudia bera sendotzeko ere.

Amaitzeko, Juana Lestonnacek bere erlijiosoei esandako hitz batzuk gogora ekarri nahi ditugu, gaur zuekin guztiekin partekatzeko: “Erlijioso guztiak egongo dira prest puntu guztiak zorrotz eta goitik behera betetzera, Jainkoaren maitasunez eta perfektutasuna iristeko bide gisa”. (1607ko onespen laburra: “Arauak betetzeko betebeharra”)

JOKABIDE KODERA ESTEKA

www.colegioscompañiademaria.org