Hezkuntza Proiektua

 

Juana Lestonnac (1556-1640), Mariaren Lagundiaren fundatzailearen (Bordele, 1607) helburua neska gazteak heztea da. Hauei “eskua luzatuz” familietan eragiten du eta, bide batez, gizartea eraldatu.

Juana Lestonnac-en heziketa-sena historian zehar gauzatzen eta errealitate bihurtzen joan da. Prozesu hau modu ezberdinetan mamitu da. Gaur egun, lau mende geroago, “eskua luzatzen” jarraitzeko tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen Hezkuntza Proiektua daukagu.

Pertsona eta bizitzaren ikuspegi kristauan oinarriturik, Mariaren Lagundiak hezkuntza proposamen propioa egiten du, balioa ematen dioten elementuak definituz:

  • Heziketa humanista kristaua, emakume eta gizon berriak izatera iristeko utopian sinesten duena, mundu berri bat eraikitzeko, hezkuntzaren helmuga gisa.
  • Kalitatezko heziketa bermatzen dugu. Hobekuntza, irekitasun, berrikuntza jarraitua daramagu aurrera. Hezitzaileak etengabe formazioa jasotzen ari dira, bere praktikari buruzko hausnarketan.
  • Gure proiektuak elkartasunerako, giza erantzunkizunerako eta garapenerako heziketa eskaintzen du. Hartara, errealitatea eraldatu eta hobetzen lagundu nahi dugu.
  • Ikasgeletatik eta arauetatik haratagodoan heziketa estilo propioa dugu. Kultura-aniztasuna eta heziketa integrala errazten duten espazio berriak bilatzen ditugu.

Mariaren Lagundiko Eskoletan, zerbitzu gisa eskaintzen den heziketa, hezitzaileen bitartez, horiek, beren hitzarekin eta bizitzarekin, heziketan landu nahi diren eta printzipioen lekukoak baitira.