Mariaren Lagundia Espainian

 

Juana Lestonnac-en ametsa egi bihurtzeko, hots, hezkuntza gazte gehiagorengana iristeko, Mariaren Lagundia azkar hazi zen, Frantzia osotik zabalduz eta ondoren Espainian barrena hedatuz.

1650. urtean, Fundatzailea hil eta hamar urte beranduago, Béziers herri frantseseko lekaimeek lehenengo komentua sortu zuten Espainian, Bartzelonan. Bartzelonarrek «LA ENSEÑANZA» izena jarri zioten bai eskolari bai eta eskola kokaturik zegoen kaleari ere. Denboran zehar hitz hau erabili da gazteak hezteko modu integrala adierazteko.

1687.urtean Bartzelonako leikameek Tuteran eraikiko dute bere lehenengo fundazioa. Geroztik, Mariaren Lagundia Penintsulan zehar eta Iberoamerikatik barna hedatu zen.

Espainian Mariaren Lagundiaren misioa honako hau da: «heziketa ebanjelizatzailea landu , fedea ekintza onetan edo justiziako ekintzetan gauza dadin»

Gaur egun, misio honek hezkuntza ez formaleko hainbat alor bere baitan hartzen ditu:

 

Marialen Lagundiak Espainian dituen Proiektu Sozialak:


 

    

Mariaren Lagundiak gizarte proiektu hauetan ere parte hartzen du:

 

Gure Ikastetxe Nagusiak eta Egoitza Unibertsitarioak hauek dira:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Halaber, Mariaren Lagundiak gazteekin batera ibili nahi du, gazteei euren bidea egiten lagundu. Gizaki bakoitzaren formazioan hain garrantzitsua den garai hau zaintzeko, lan hau ahalbidetzeko, leku eta giro egokien beharra dago. Horregatik, Ikastetxe Nagusiak eta Egoitza Unibertsitarioak eremu egokiak dira Mariaren Lagundiak gazteriarekin proiektu hau bidera dezan eta bestalde, ebanjelizazio bide ezin hobea litzateke.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu: www.companiadmaria.net