Sare Laikoa

 

 

Mariaren Lagundiko Sare Laikoa Juana Lestonnac-en espiritualtasunean oinarrituz bakoitzaren bizitza eta bizipenak partekatu nahi dituzten pertsona guztientzat zabalik dagoen proposamena da. Talde Apostoliko eta Laiko hauetan pertsonek gauza orotan Jainkoa bilatu nahi dute eta bizitzaren alor ezberdinetan gizarte hobe eta bidezkoago bat lortzearren nola lagundu bilatzen  dute.

Sare Laikoa osatzen duten taldeek aldizkako bilerak izaten dituzte. Bertan, eguneroko bizitzan Jainkoaren presentzia partekatzen dute. Era berean, Ebanjelioa, Elizako nahiz Mariaren Lagundiko dokumentuak, gaur egungo errealitate soziala, kulturala, ekonomikoa… izaten dute mintzagai.

Horretaz gain, Espiritualtasun Jardunaldietan, Ignaziotar Jardueretan, Lagundiaren Proiektutan eta FISC-ekotan boluntariotzan… parte hartzeko aukera dago. Sare Laikoko talde hauek  elkarreraginean daude bai euren artean bai eta talde erlijiosoekin ere. Mundu mailan eragina dute. 

Mariaren Lagundiko Sare Laikoa 2003. urteko apirilean sortu zen laiko talde baten eskaeraren erantzun bezala. Hauek,  fedea Bizitza Proiektu laiko eta kristau batean bizi nahi zuten, Elizan, Mariaren Lagundiko espiritualtasunarekin.

Gaur Sare horien gauzatzea Espainian eta mundu mailan errealitate bat dela esan dezakegu eta Mariaren Lagundiak presentzia duen tokietan behintzat laiko askok bere konpromiso kristaua nolabait bizitzeko aukera dute.