Xedea, Ikuspegia, Baloreak

XEDEA

Gure ikastolaren xedea gizartearen aldaketarako norbanako bakoitza aldaketa horri begira heztea da. Hori modu integratu eta armonikoan egiten dugu, Santa Juana de Lestonnacen karismari jarraituz ikuspegi kristau-humanistan oinarrituz.

 

IKUSPEGIA

3 urteko epean Bergaran erreferentziazko eskola izan nahi dugu:

1. Ikastola guztiari begirako heziketa estilo propioa duen pedagogia baten bidez. Bere ikur lirateke, Unitate Integratuetan jasotako metodologia kooperatiboa, IKTen integrazioa eta marko hirueledunaren garapena.

2. Gure ikasleen gaitasun sozial eta intrapertsonala garatuko dituen heziketa proiektu bereizia. Bere ardatz dira: Garapenerako Hezkuntza, Barnetasun Proiektua eta ardura sozial eta boluntariotza helburu dituzten ekintzak.

3. Ikastolako alderdi guztietako egunerokoan garapen jasangarria helburu izatea.

4. Jarraipena izango duten hezkuntza proiektuen bidez, ezin-hobe diren kanpo espazioen erabilera: ortuaren proiektua, jolaserako espazioen proiektua,…

 

BALOREAK

Gainontzeko interes taldeekin jokatzeko eta harremanak izateko ondorengo baloreek mugitzen gaituzte:

Errespetua

Besteen ezaugarri eta eskubideak estimatzera garamatzan balorea. Gure arteko bizikidetza eta elkarrizketa sustatzeko balore nagusi dena.

Gardentasuna

Konfiantza sortzeko elementu garrantzitsua, bere bidez, non gauden, zer daukagun eta zer lortu nahi dugun jakiteko informazioa izango baitugu.

Gure interes taldeek egiten duguna, lorpenak, indarguneak eta hobetu beharrekoak ezagutu behar dituzte.

Garena, egiten duguna eta lortu nahi duguna zabaldu.

Zuzentasuna

Erakundearen misioari, konpromisoei edota hartutako akordioei begirako jarrera koherentea.

Zintzotasuna. Portaera etikoa.