Familia - Eskola Harremanak

Familia eta Eskola haurren hezkutzaren  oinarrizko ekintzaile arduradunak dira.

Irakaskuntza- ikaskuntza prozesuetan,  familien inplikazioak eragin zuzena du ikasleen errendimenduan, helburuen lorpena erraztu ezezik,  segurtasuna eta konfidantza ere  ematen dutelako.

Halaber   inplikazio honek  gurasoek eskolarekiko dituzten  jarrera positiboagoak sortzen ditu. Beharrezkoa  eta ezinbestekoa ikusten  dugu beraz,  familia guztien parte- hartze eta lankidetza.

Eskolatze guztian zehar ikasle eta guraso guztiekin elkarrizketa eta aldizkako bileren bitartez harreman pertsonala eduki nahi dugu, ikaslearen orientazioaren arlo guztiak ( pertsonala, eskolakoa, akademikoa eta profesionala) barne hartzen dugularik. Era berean ikastaldearen ezaugarri, irakaskuntza jarduera, jarduera osagarri  eta emaitza akademikoei buruz   informazioa helarazten zaie familia guztiei.