Hezkuntza Komunitatea

Gure hezteko moduan ardatz pedagogiko garrantzitsu bat daukagu: ”Proiektu komun batetik Komunitatean hezi”

Familiak gure Ikastetxeetan inplikatzea lehentasuna duen helburua da. Heziketa komunitatea sortzea batzuk besteekin izatea da, ”elkarrekin aurrera egitea, eskola komunikatiboa egitea alegia. Konfiantza eta elkarlanetik abiatu eta gure Heziketa Proiektuaren bitartez, seme-alaben heziketan parte hartzaile denok senti gaitezen nahi dugu.

Parte hartze informalagoa eskatzen duten ekintzez gain, bi partaidetza bide hauek azpimarratu nahi ditugu:

· Gurasoen Elkartea.

Ikastolako Gurasoak ordezkatzen dituen elkartea da. Parte hartzeko baldintza bakarra, seme edo alabaren bat ikastolan izatea da. Bi urtero berritzen da. Ikasturteko hainbat momentutan laguntza eskaintzen digu, ortuaren zaintzan, jai giroko ekintzen antolaketan, hitzaldi sortaren antolaketan,… Beste gai batzuetan, eurok daramate kudeaketa, hala nola, ikastolako jaiaren antolaketan edota Liburuen Kudeaketa Solidarioan.

 

· Eskola Kontseilua.

Ikastolako estamentu guztiak ordezkatuta dauden organoa  da: gurasoak (4), irakasleak (4), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (1), ikasleak (2) eta erakundeak jarritakoak (3).

Agintaldia 4 urtekoa da, eta 2 urtera erdien berriztapena izaten du. Bileren maiztasun arrunta hiruhileko bakoitza behin biltzea da.