Ikastetxearen Historia

Berrehun urteko ikastetxe baten ibilbide historiko laburra

Mariaren Lagundia, 1607.urtean, Juana de Lestonnac-ek sortzen du emakumeentzat erlijio bizitza berri bezala eta helburu espezifiko batekin: emakumearen heziketa. Heziketa esparruan aitzindari izan zen. Oso azkar zabaldu zen Frantzia guztian zehar, horrela Bartzelonara iristen da 1650.urtean eta Tuterara 1687.ean.

Mariaren Lagundia ikastetxea ilustrazio garaian sortzen da, 1799. urtean, tuterako fundazio bezala. Aipatutako fundazioa, XVIII. mendean hezkuntza kezka handiak zituen herri baten marko soziokulturalean kokatu behar da. Ardura horren adierazgarri dira sortzen diren hiru instituzioak: Jesuiten ikastetxea (1593-1737), Soledadeko nesken seminarioa (1732-1799) eta Erret Mintegia (1776-1804).

Soledadeko mintegia, izen berbereko ermitaren babesean sortzen da Clara Berroeta frantziskotar hirugarrendarraren ardura hezitzaileari esker. Honek, beste kide batzuekin batera, ermita horren ondoan dagoen etxera erretiratzeko baimena eskatzen du udaletxean helburu honekin: “nahi zuten neskatila eta emakumeei irakurtzen, idazten eta mota guztietako lanak egiten irakatsi eta baita ohitura kristauak mantentzen ere” .

Seminarioko zorigaitzek, zailtasun ekonomikoek eta pertsonal ez gaituak herria asko arduratzen du. Beraz, patronatua Calahorrako gotzainari eskaintzen dio helburu honekin: “ se sirba disponer ai una enseñanza como la de Tudela y Zaragoz a ” . Urte batzuk beranduago, Magdalena de Goizuetak , Mariaren Lagundiako moja, erlijio profesa egin zuenean, bere ondasun guztiak Soledadeko seminarioa Enseñanzako komentu bihurtzeko uzten ditu. 1762.urtean sortzen diren hainbat zailtasun larrik , hogeita hamazazpi urte atzeratzen dute sorrera. Mariaren Lagundia eta Jesusen Konpainiaren, Karlos III.ak 1767.an Espainiatik kanporatua, artean dagoen kidetasunagatik besteak beste.

Karlos IV.ak 1793.urtean Erret Zedula sortzea baimentzen du: euskal probintzietan gazteentzat dagoen eskola publiko faltagatik, sortu diren herrietan Enseñanzako erlijiosek hezkuntza publikoan egin duten mesedeagatik eta honek, Estatuaren zoriontasunean duen eraginagatik ” .

Bergarako Etxeak XIX. mendeko errealitate politikoa oso gertutik bizitzen du eta desamortizazio neurrien ondorioak jasaten ditu. 1850.urtetik aurrera nesken ikastetxe bezala ezagutzen da eta bere ospeak gure mugak igarotzen ditu, nazio mailan eta nazioartean izen ona lortuz. 80. hamarkadan, ordea, klausurak eta hiri handietan kokatzen diren beste kongregazio eta heziketa instituzio batzuk, eragina dute barnetegiko jendearen gutxitzean. Bere eskola publikoa, herriko nesken eskola bakarra da XX. mendearen zati handi batean.

 

XX. mendean azpimarratu behar dena, egokitzeko eta berritzeko duen gaitasuna da. Klausurako monasterio bezala sortzen da, egitura bikoitza duen eskola komentu bezala: eskola eta barnetegi. Ondoren neskentzako dagoen udal eskola bakarra bihurtzen da eta azkenik neska zein mutil hezten dituen ikastola izatera iristen da.

Azken berrogei urteotan eman den zabaltze prozesua honako arlo hauetan ikusten da nagusiki: herriko giza errealitatean integratzean, heziketan pertsona laikoen agerpenean, euskalduntzean, berrikuntza pedagogikoetan, teknologia berrien erabilpenean eta ahulenei eskainitako arretan.

Bergarako Etxeak gertutik bizitzen du XIX. mendeko errealitate politikoa eta desamortizazioaren ondorioak pairatzen ditu…

Eskola publiko jendetsu hau herriko nesken eskola bakarra da XX. mendeko zati handi batean.