D.B.H.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) da 12-16 urte bitarteko ikasleek garatzen duten etapa. Jakin badakigu, nerabezaro garai honetan, ikasleek garapen fisikoan, psikologikoan eta intelektualean aldaketa nabariak dituztela. Horregatik, gure konpromisoa,   horiek modu egokian integratu ditzaten ardura hartzea da. Halaber, ikasleek euren konpetentzia kurrikularrak behar den moduan gara ditzaten konprometitzen gara.

Ikasmaterialen aldetik, EKI proiektuaz baliatzen gara DBHn, Konpetentziatan oinarritutako metodologia, non ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren jabe den.

Ibilbide hau garatzeko, familia-eskola arteko harremanari garrantzia handia ematen diogu, gure nahia, ikasleek arrakastaz etapa bukatu dezaten baita.