Etapa Proiektuak

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

  • Elkartrukea
  • FLL
  • Ekonomia
  • Prebentzio ekintzak

 ATZERRIKO ESKOLEKIN ELKARTRUKEA

Oinarrizko Hezkuntzaren Dekretuan agertzen diren hezkuntza gaitasun orokorretatik abiatuta (ikasten ikasteko gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna, giza- eta arte-kulturarako gaitasuna eta norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna), elkartrukatze programak hauek garatzen laguntzen digu, eskolak bere eremuetan dituen mugak gaindituz. Norbere identitatearen barruan ixteko joera gainditzeko, aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta, besteak onartu eta ulertzeko aukera ematen digu. Izan ere, gure eguneroko eremu babestutik Europako errealitate anitzera bidaiatzean, gure izaera eta gaitasunak garatzen ditugu. Bestalde, ikasleen adina kontutan izanda, esperientzia berri hau ikastolako bi irakasleekin burutuko dute eta beraz prozesua erraztuko du.

Arduradun orokorra: DBHko irakasleak. 

Norentzat: ikasleei zuzenduta.

HELBURUAK

Oinarrizko hezkuntzak, izaera hezitzaileaz gain gauzak egiteko prestatu behar ditu ikasleak eta horretarako ditugu gaitasunak. Hauek, bere barnean hartzen dituzte: trebetasun praktikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte arloko nahiz portaerazko elementuak. Zertarako? Pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko. Horretaz gain, elkartruke proiektuaren beste ideia garrantzitsu eta ezinbestekoa ikaslea ukitzen duena da, hau da, ikaslearentzat esperientzia aberasgarria izango delakoan gaude. Bestalde, atzerriko hizkuntzaren erabilera eta ezagutzaren garrantziaz jabetuko dira modu kontziente batean. Azken finean, eleaniztasunaren eta kultura-aniztasunaren dibertsitatea ezagutzeko aukera ezin hobea dela deritzogu. Helburu zehatzak:

  • Gaitasunen garapena.
  • Ikasleentzat esperientzia aberasgarria izatea.
  • Komunikaziorako ingelesa erabiltzea.
  • Beste herrialdea, kultura, jendea, ohiturak… ezagutzea.

 JOKABIDE ARAUTEGIA

KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

  1. NAN eta pasaportea, osasun txartel europarra.
  2. Maletak: 15kg eta bulto bakarra, ostera, kg bakoitzarengatik 25€, hau da, 2kg, 50€ko isuna ordaindu beharko luke ikasleak. Oso zorrotzak dira kontu honekin. Hegazkinera, bulto bakar bat eraman daiteke.
  3. Arropa: hotz handia egin dezake eta komeni da neguko arropa eta erosoa (bizikletan ibili behar direnak) izatea.

 JOKABIDE ARAUTEGIA

  1. Atzerrirako bidaia ikastetxeak ikasleentzat antolaturiko bidaia da, hau da, ikastetxeko arauak bidai guztian zehar mantenduko dira.
  2. Elkartrukea taldeko ekintza bat denez, ikaslea behartuta dago prestatutako dinamiketan parte hartzera. Gizabanako zein taldeko kide bezala taldearen segurtasun eta giro ona mantentzearen arduradun da.
  3. Elkartrukean parte hartzen duen beste ikastetxearen arauak bete behar ditu, baita familia eta herrialdekoak ere.
  4. Ikasleak arazoren bat sortuko balu edota jarrera arduragabea izango balitz taldearentzat, irakasleentzat zein familiarentzat, irakasleak ikaslea etxera bidaltzeko eskubide osoa du bidaia amaitu baino lehen. Kasu hauetan, irakasleen ardura gurasoei (edo tutore legalari) jakinaraztea da. Hau da, bidai estra horrek eragindako gastuak ikasleak edo bere gurasoek (edo tutore legalak) ordaindu beharko dituzte.
  5. ikasleren batek dagoen herrialdean legediaren haustura larri bat egingo balu, ikastetxearen ardura bakarra, gurasoei (edo tutore legalari) jakinaraztea izango da.

Jokabide arautegi honen helburua taldearen ongizatea bermatzea da. Gure nahia bidaiak eman ditzakeen, eta ziur gaude emango dituela, esperientzia positiboak dira. Elkartrukatzeak ikaslearen hezkuntza integralaren prozesuan duen garrantzia ukaezina da. Beraz, goazen bada, denok disfrutatzera.

 

FIRST LEGO LEAGUE

FIRST LEGO League (FLL) proiektua gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzeko asmoa duen proiektua da. Lehiaketa sisteman oinarritua dago, eta bertan, 10 eta 16 urte bitarteko gazteak parte hartzen dute. Gure mundu moderno honetako erronka bati aurre egiten diote robot bat eraikiz eta froga desberdinei aurre eginez.    

Taldeak beraien irudimenaz eta irakasle baten laguntzarekin, euren alde zientifiko-teknologikoa garatzen dute gizartea hobetzen lagunduz, lehiaketako gaiak beti gizartearekin zer ikusia duten arazoen inguruan izaten baitira.

FLL lehiaketan aurten DBH 4. mailako bi talderekin parte hartuko dugu. Bertan munduko 60 herrialdetako 200.000 gaztek parte hartzen dute. Taldeak 3 eta 10 partaide bitartekoak izan behar dira eta 10-15 astetan erronka desberdinak buru beharko dituzte eta FLLko lehiaketetan parte hartu.

Ondorengo loturatan proiektuarekin zerikusia daukaten loturak doazkizue.

http://www.firstlegoleague.es/

http://www.firstlegoleague.org/

EKONOMIA

Justifikazioa

"Ekonomia ikastea eta ekonomiako prestakunta izatea behar beharrezkoa da gure hezkuntza-sistemako etapa honetan, harreman ekonomikoak gero eta konplexuagoak baitira, baina, aldi berean, ekonomia gero ta gehiago agertzen baita eguneroko bizitzan, gero eta lehenago gainera. Hori dela eta, herritar orok gertaera ekonomikoak azaltzen dituzten oinarrizko arauak jakin behar ditu, bai eta ekonomian erabiltzen den lexiko espezifikoa ere. Errealitatea ezin da ulertu kontuan hartu gabe pertsonok gure premiak asetzeko ahaleginean izaten dugun portaera ekonomikoa, oso oinarrizkoa izan arren ikasgai honen xede diren ikasleetan."

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA / 9.zk.

2016ko urtarrilaren 15ª

Helburuak

1.       Zientzia ekonomikoaren oinarriak eta oinarrizko terminologia jakitea, eta ekonomiak enpresen eta pertsona fisikoen eguneroko bizitzan dituen ondorioak aintzat hartzea. Horren helburua da etxeko ekonomiako eta enpresako ekonomiako ohiko egoerei ongi eta irizpide egokiez aurre egitea.

2.       Enpresa baten egituraren ezaugarri nagusiak aztertu eta interpretatu, bereizi eta baloratzea, enpresaren berezko alderdi teknikoak eta sozialak zein diren jakiteko.

3.       Norberaren alternatiba ekonomikoak planteatu, aurrekontuak diseinatzea eta kontsumitu edo aurreztu aukeratzea, norberaren antolaketa ekonomikoa baloratzeko, eta finantza-merkatuak horretarako eskura jartzen dituen tresnak ere bai.

4.       Administrazio publikoek pertsonen eta enpresen bizitza ekonomikoan zer eragin duten jakitea, eta haren zerga-sistema eta gizarte-ongizatean duen eragina jakitea. Horren helburua da errentaren birbanatze-eginkizunaz jabetzea eta ohartzea zer zerga-betebehar ditugun herritar garenez.

5.       Magnitude ekonomiko nagusiak interpretatzen jakitea, dagozkion kalkulu matematikoak eginez, eta grafiko bidez identifikatzea, jakiteko zer alternatiba dauden aukeran arazo ekonomikoei eta sozialei konponbidea emateko eta garapen iraunkorra lortzeko.

6.       Globalizazio ekonomikoak zer ondorio dituen aintzat hartzea, eta haren abantailak eta desabantailak irizpide kritikoz azaltzea, egungo gertaera ekonomikoak globalizazioaren ingurune horretan aztertzeko.

 Ekonomia eta zergak

Gizartearen funtzionamenduaz ikasteko webgunea

 

Ekonomia eta zergak ekimena

2014. urtean Foru Aldundiak ekimen hau martxan jarri zuenetik proiektu pilotu bezala Gipuzkoako beste bost ikastolekin batera parte hartzen dugu bertan.

Helburuak, erakundeak ezagutu, zerbitzu publikoak bultzatu  eta iruzur fiskalaren inguruko kontzientzia pizten joatea dira.

Gaur egun -2018- Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du ekimena eta lurraldeko ia ikastola eta eskola guztiek hartzen dute parte.

PREBENTZIO EKINTZAK

DBH 3 Cannabisa

Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailak eta ikastolak elkarrekin antolatutako ekintza da 3. mailan lantzen den“Arriskua eta Cannabisa” programa. Ardura, SASOIA taldeak dauka. Aurrez, tutoreekin bilera egiten da, gero, eurek egiten dute programa eta, amaitzeko, berriz ere tutoreekin balorazio bilera burutzen da.

DBH 2 eta 4 Sexualitate hezkuntza

Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailak eta ikastolak elkarrekin zenbait prebentzio plangintza antolatzen ditugu DBHn burutzeko. 4. DBHn, Sexualitatea lantzeko saioak burutuko ditugu. Hauen ardura, LAHIA sexologia taldeak darama. Aurrez, tutoreekin bilera egiten da, tutoreek hasiera emateko ikastaroari; gero, eurek ematen diote jarraipena, eta amaitzeko, guraso bilera izango dugu.