Lehenengo Zikloa

2000-2001 ikasturtetik martxan dago gure Haur Eskola. 7 gelaz osaturik dago, 2 gela 0-1 urte bitartekoak, beste 2 gela 1-2 urte bitarteko haurrekin eta 3 gela 2-3 urtekoekin.

Etapa honetan helburu nagusitzat honako hauek ditugu:

  • Egokitzapen on bat lortu, haurrari giro atsegin eta seguru batetan dagoela senti araziz.
  • Bakoitzaren une ebolutiboa kontuan hartuz, eta bere erritmo biologikoa errespetatuz, bere gaitasunen garapen egokia lortu,autonomia, ingurune fisiko, sozial eta komunikazio arloetan.
  • Familiak inplikatu ikastolaren zereginetan, umearen garapenean duten arduraz jabetuz.

Gure heziketa

Gure Haur Eskolaren eginkizun eta helburu nagusia 0 – 3 bitarteko haurren heziketa eta garapen integrala lortzea da.

Garai honetan, elkarrekiko harremanak gauzatu eta estimulatzeko ezinbestekoa da umea segurtasuna ematen dion giro atsegin batean haztea, era berean giro honek norbere irudi baikorra eta erreala garatzen eta gertuko ingurua ezagutzen lagunduko diona. Zentzu honetan, haurtzaindegian dagoen denboraren banaketa, umearen behar ezberdin eta aldakorrei egokituta dago, bakoitzaren erritmo biologiko eta beharrak errespetatuz. Segurtasun giro hau lortzeko familia eta gure arteko harreman estua bideratzen dugu.

Kontutan izanik, garai honetan pentsamendua eta akzioa bana ezinak direla eta manipulazio, jolas eta esperimentazioaren bitartez, haurrak beren burua eta inguruan duten errealitatea ezagutzen hazten direla; jolasa izango da guzti hauek lortzeko erabiliko dugun tresna.