Informazio Gehiago

Informazioa

Oharrak

  • Haurtzaindegira ezingo dira umeak ekarri sukarra dutenean, eta ezta gaixotasun kutsagarriak dituztenean.
  • Umeren bat gaixotzen denean gurasoei dei egingo zaie, bila etor daitezen.
  • Medikamentuak eman ahal izateko, derrigorrezkoa izango da, medikuaren baimena sinatuta ekartzea.
  • Arropa ahalik eta erosoena izatea komeni da.

Egokitzapena

             ANTOLAKETA:

Egokitzapena Garrantzi berezia du arlo honek guretzat. Egokitzapen garai honek aldaketa handia suposatzen du umearentzat, eta ume, guraso eta irakasleok elkarrekin bizi behar dugun prozesu bat bezala ikusten dugu. Egokitzapena, aldaketa bat bezala ikusten dugu, bertan umea onartzen joan behar delako gurasoenganako banaketa honek alde mingarriak dituela; baina, era berean, banaketa honek suposatuko dio, gradualki, autonomia hartzen eta finkatzen joatea eta sozialki ere heldutasuna lortzen joatea. Ez dugu ahaztu behar hauek direla bere nortasuna eraikitzen lagunduko dioten oinarrizko zutabeak. Hau horrela izateko, beharrezkoak izango dira inguruko nagusien laguntza eta ulermena. Umea bezala, gurasoak ere egokitu egin behar dira egoera berri honetara. Gurasoek umeari transmititu egiten dizkiete beldurrak, itxaropenak, antsiak, umearen eta eskolaren ahalmenetan duten konfiantza maila eta abar. Irakasleak ere, era berean, umearen beharrak ezagutu eta lotura afektiboa lortu behar du. Egokitzapena prozesu bat bezala ikusten dugu, non umeak eta bere inguruan daudenak txikiaren beharren eta inguruaren artean dauden loturak bilatu eta aurkitzen dituzten; azken finean, bere heldutasunaren arabera, umea bere beharrak adierazteko, iniziatibak hartzeko, bere autonomia erabiltzeko, ingurua ikertzeko …  gai izatea bultzatuz.

Prozesu hau behar den bezala aurrera eramateko ondorengo pausoak jarraitzen ditugu:

• Gurasoekin hasierako elkarrizketa bat, eta elkarrizketaren ondoren haurtzaindegiko eremu fisikoa erakusten zaie eta, era berean, gure helburuak eta lan egiteko eraren berri ematen zaie. Gurasoek, familiaren osagarri gisa sentitu behar dute eskola.

• Gurasoek, umea haurtzaindegian sartu aurretik, hasierako elkarrizketan ematen zaien txosten bat bete behar dute, umearen ezaugarri eta ohiturak guk ezagutu ahal izateko.

• Egokitzapen garaia era lasai batean eramatea beharrezkoa da; beraz, gradualki egingo da.

• Egokitzapen garai honetan: Haurrak ordutegi laburragoa egingo dute. Garai honetan saiatuko gara haurra egunero ekartzen haurtzaindegira. Koordinazio oso ona behar da guraso eta irakasleen artean.

Gurasoekin hartu-emana

Gurasoekiko hartu-emanak: Haurtzaindegiaren eta familiaren artean komunikazio ona izatea funtsezkoa da.  Gure artean izango ditugun harremanak ondorengoak izango dira:

• Hasierako elkarrizketa.

• Umea haurtzaindegira etortzen denean, egokitzapen fasea eta ondorengo ordutegiak zehaztea. Bertan gurasoek hasierako elkarrizketan emandako umeari buruzko ezaugarri eta ohituren txostena beteta ekarriko dute.

• Eguneroko hartu-emanak tutorearekin. Beharrezkoak haurraren gorabeherak ezagutzeko.

• Hiru hilean behin, tutorea gurasoekin elkartuko da era lasaian elkarrizketa bat izateko, eta bertan, haurra momentu horretan dagoen garai ebolutiboaren inguruan txosten bat emango die.

Arau espezifikoak:

• Haurra jasotzera datorren pertsona guretzat ezaguna izan behar da eta zerbaitegatik horrela ez bada aurrez tutoreari horren berri emango zaio.

• Beharrezkoa da haurraren sarrera eta irteerak zehaztutako orduan izatea, puntual, eta horrela ez balitz, tutoreari deituko zaio.

Janaria

Janaria:

• Janari solidoekin hasi aurretik, gurasoek etxetik ekarriko dute euren haurrak erabiltzen duen esne mota.

•        Gosaria,  goizeko 8:30ak arte emango da.

•        Bazkaria, adinari egokituta izango da, eta bertan  prestatutakoa.

•        Askaria, arratsaldeko 16:00etan, eta bertan egin da.

 

• Haurrak janari berezia behar izanez gero, aditzera eman zentroan, behar diren neurriak hartu ahal izateko.

 

Haurtzaindegiarekin lotura daukaten beste dokumentu  batzuk, Dokumentuak Atalean   aurkituko dituzue: Egutegia,...