Heziketa-Zikloak

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Batxiler-titulua izatea, edo unibertsitateko titulu bat, edo Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua, edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, edo goi-mailarako sarbide-proba gaindituta izatea, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.
  • Lanbide Heziketan onartua izateko, BBBko tituludunak sarbide zuzena du

ESKAINTZA

Ibilbide luzeko ikastola gara, 1976. urtetik ikasleak profesional gaituak bihurtzea da gure erronka. Denbora honetan, garaiaren eta bailarako beharren arabera titulazioak aldatuz eta egokituz joan gara, gure errealitate hurbilari erantzuna emateko asmoz.

Gaur egun, Goi mailako Heziketa Ziklo bat eta Erdi mailako beste bat eskaintzen ditugu:

· Gizarteratze Teknikaria ( Goi mailako Heziketa Zikloa)

o    Gaitasun orokorra:

Titulu honen konpetentzia orokorra gizarteratzeko esku-hartzeak programatzea, antolatzea,ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta,aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta

o    Lan munduan okupazio nagusiak:

  • Prebentzio- eta gizarteratze-programen teknikaria
  • Hainbat motatako egoitza-ekipamendutako hezitzailea
  • Desgaituen hezitzailea edo monitorea
  • Familiako langilea
  • Familiako hezkuntzako hezitzailea
  • Tutoretza-laguntzailea
  • Zentro irekietako monitorea
  • Gizarteratzeko teknikaria
  • Hezkuntza-laguntzako edo hezkuntza bereziko espezialista
  • Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria
  • Lan-munduratzeko teknikaria
  • Okupazio- eta/edo lan-bitarteko edo dinamizatzailea
  • Oinarriko hezitzailea
  • Komunitateko, auzoko edo kultura arteko bitartekoa
  • Lanerako prestatzailea
  • Lagundutako enplegurako teknikaria
  • Lanerako laguntzako teknikaria
  • Errehabilitazio psikosozialeko monitorea

- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria ( Erdi mailako Heziketa Zikloa)

Gaitasun orokorra:

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei, beraien bizi kalitatea mantendu eta hobetzeko, etxeko eta esparru instituzionalean arreta emango diezum hau lortu ahal izateko arlo ezberdinetan laguntza jarduerak eskainiz. Metodologia aktiboen bidez: Eginez ikasi. Lan - talde kooperatibotan, egoera errealei erantzunak bilatu eta lan talde erreal bat simulatuz, besteak beste.

o    Lan munduan okupazio nagusiak:

Pertsonei zuzendutako zerbitzu -sektorean egingo duzu lan : laguntza - zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.