Haur hezkuntzako Teknikaria

Gaitasun orokorra

Goi Mailako Heziketa Ziklo honetan igarotako denboran garatuko diren gaitasun orokorrak hauexek dira: haurtzaroko laguntzako programak lantzeko, horietan hezkuntza aldetik esku hartzeko eta ebaluatzeko gaitasuna.

Era berean, jaio berritik sei urtera bitarteko haurren garapen autonomoa bultzatuko duten irakatsi eta ikasteko metodoak aplikatzeko eta beharrezko baliabideak antolatzeko gaitasuna.

Prestakuntza plana

Hori guztia lortzeko 2.000 ordu erabiliko dira, ondorengo egutegi eta ikasgaietan banaturik:

1.maila

  • Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna.
  • Adierazpena eta komunikazioa.
  • Garapen kognitiboa eta motorra.
  • Garapen sozioafektiboa.
  • Gizarte-trebetasunak.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.

2. maila

1.AUKERA: TRADIZIONALA

Mariaren Lagundian: Iraila-Otsaila

  • Haur-hezkuntzaren didaktika.
  • Haur-jolasa eta bere metodologia.
  • Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea.
  • Lehen laguntzak.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enprea eta ekimen sortzailea.

Enpresan: Martxotik- Ekaina

  • Lantokiko prestakuntza.
  • Haurrei arreta eskaintzeko proiektua.

2. AUKERA: ALTERNANTZIA

Enpresa eta Mariaren Lagundiaren artean adosteko ( 1.mailarenekainetik  2. mailaren ekainera).

Zikloaren irteerak lan mundura

Lanerako esparrua 0-3 urte bitarteko adin artean kokatzen da eta honako hauek dira lan ohikoenak:

·         Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea, maisu batek gainbegiratuta

·         0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea

Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen (beste profesional batzuen jarraibideakbeteta) lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea