Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi mailako Heziketa Zikloa

Gaitasun orokorra

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

Prestakuntza plana

Hori guztia lortzeko 2.000 ordu erabiliko dira, ondorengo egutegi eta ikasgaietan banaturik:

1.maila

  • Gizarte Trebetasunak
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak
  • Komunikazio laguntza
  • Etxeko laguntza
  • Osasun arreta
  • Telelaguntza
  • Lehen Laguntza
  • Ingeles teknikoa

 

2. maila

1.AUKERA: TRADIZIONALA

Mariaren Lagundian: Irailatik-Otsailara

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
  • Arreta eta Laguntza Psikosoziala
  • Arreta higienekoa
  • Laneko Prestakuntza eta Orientabidea
  • Enpresa eta Ekimen sortzailea

Enpresan: Otsailetik- Ekainera

  • Lantokiko prestakuntza.

 

2. AUKERA: ALTERNANTZIA

Enpresa eta Mariaren Lagundiaren artean adosteko ( 1.mailaren ekainetik  2. mailaren ekainera).

Zikloaren irteerak lan mundura

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.

- Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.

- Gerokultorea.

- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.

- Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.

- Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.

- Etxez etxeko arretako laguntzailea.

- Familiako langilea.

- Hezkuntza bereziko laguntzailea.

- Laguntzaile pertsonala.

- Telelaguntzako teleoperadorea.