Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza (6-12 urte) derrigorrezko hezkuntzari hasiera ematen dion etaoa da. Derrigorrezko Hezkuntzako helburua, pertsona era integralean eta harmonizatuan garatzea da, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz.

Ikusiz etapan zehar haurren ezaugarriak aldatuz doazela, etapa hau hiru ziklotan banatzen da, ziklo bakoitzean haurren beharrei erantzuten joateko ardurarekin. Ziklo bakoitzak, lehen aipatu bezala, bere ezaugarriak dituenez, hauen arteko eta beste etapekiko loturak asko zaintzen dira curriculum bateratu bat eskainiz.

Adin hauetan, gure heziketak ikuspegi globalizatzailea du, hau da, gure eginkizuna ikaslearen inguru hurbilean kokatzen da, berari interesa sortzen dion inguruan eta erantzunak ematera behartzen duten galderak sortzen dizkion inguruan.

Ikasketaren protagonista ikaslea bera da, eta landuko ditugun arlo ezberdinak bere garapen pertsonala gauzatzen lagunduko diguten bideak dira.

 

1.zikloa

6-8 urte bitarteko haurrak. Adin honetan egiten diren ekintzak eta gelaren antolaketak lotura zuzena du Haur Hezkuntzan egiten direnekin. Era honetan haurrak Lehen Hezkuntzako bidea gradualki eta apurketa barik egin ahal izango du.

Ziklo honetan, Haur Hezkuntzako planteamenduarekin jarraituz, Curriculumaren lanketa Txoko eta Proiektuen metodologiaren bidez egiten da.

2.zikloa

Lehen ziklotik bigarren ziklora paso honek desafio berriak suposatzen ditu haurrarentzat, bai ezagutza mailan bai harreman mailan. Ziklo honetan, arreta, memoria, ulertzeko era, behaketa gaitasunak erabat garatzen dira. Eskolak eta honekin zerikusia duten ekintzak denbora gehiago betetzen dute bere eginkizunetan. Lagunek ere garrantzi handiagoa hartzen dute.

Haurra izanik gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasleari egokitzen zaio gure pedagogia: hórrela, hizkuntzak (euskara, gaztelera, ingelesa) modu bateratuan lantzen ditugu eta proiektuen bidezko lanketarekin jarraizten dugu.

3.zikloa

Bizitzako etapa bat amaitzen ari da, haurtzaroa alegia. Adin hauetako ikasleen ezaugarri bereizgarriak egokitzapen egokia, segurtasun lasaia eta oreka dira. Haurtzaroaren gailurra da. Nortasunari eta sozializazioari dagokionez, egoera orekatu samarra dela esan dezakegu.

Ikasketa arloan abstrakzio-gaitasunarekin zeregin kognitibo eta sozialak garatu behar dituzte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari era egokienean aurre egiteko oinarriak finkatuko dituzte; eta horretarako, gero eta gehiago bultzatzen dira umeengan norbere AUTONIMOA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA-, SORMENA,AURKIKUNTZETARAJI IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA.