Etapa Proiektuak

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

  • Eskola kirola
  • Txoko eta Proiektuen metodologia
  • Prebentzio ekintzak
  • Ingelesa udan
  • Eleanitz English Proiektua
  • Igeriketa sustatzeko kanpaina
  • Euskara indartzeak
  • Gu ere bertsotan

Eskola kirola

LHn, AURREBENJAMiN (1. eta 2. maila), BENJAMIN (3. eta 4. maila) eta ALEBIN (5. eta 6. maila) kategorietan parte hartzen dute ESKOLA KIROLEAN. Berau, eskolaz kanpoko orduetan praktikatzen dituzten kirol jarduerak osatzen dute. "Eskola Kirola" programa honen helburua, ikuspegi sozial eta hezitzailea bermatzeko, 12 urte arteko ikasleei kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko eskaintza osatzea da.

ALEBIN (5. eta 6. maila)

Ikastolatik eta goian azaldutako helburuekin, adin honetan luzatzen den eskaintza ofiziala ESKOLA KIROLA (MULTIKIROLA) eta MENDIZALETASUNA dira. Eskola Kirolean adin hauetan helburuak lortzeko kiroletan oinarritzen gara. Saioak (eskalada/hockeya (1), saskibaloia (4), errugbia (1), igeri jolasak (2), herri kirolak (1),gabon parkea, 7ko futbola (4), irristaketa (1), eskuz pilota (1), eskubaloia(4), piragua (1), kirol egokitua (1) eta txirrindularitza (1) izango dira. Ekintza hau ez da jadanik mistoa izango, eta , erabaki ahala, aste barruan soilik edota aste barruan eta larunbatetan parte hartzeko aukera egongo da.

Parte hartzaile bakoitzak, urte osorako, 63€-ko kuota bakarra ordaindu beharko du. Guzti hau Bergarako Udalaren eta Foru Aldundiaren diru laguntzekin osatzen da.

Mendizaletasuna

ANTOLATZAILEAK: Pol Pol Mendi Taldea eta Bergarako Udaleko Eskola Kirol Kontseilua.

  • Famili arteko mendi irteerak.
  • 10 irteera (6 kanpoan eta 4 Bergaran).
  • Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako umeek parte har dezaketa.
  • Izen ematea eskolan bertan egingo da.

 OHARRAK

  • Izena ematerakoan ESKOLA KIROL LIZENTZIA (Asegurua) aterako da. Aseguru hau ez da istripu aseguru bat, ekintza antolatzaileen ardura zibileko asegurua da.
  • MULTIko programaren barruan dauden ikasleek ekintzagatik ez dute ordaindu beharko.
  • MULTIn ez dauden ikasleek 30€ ordaindu beharko dute ikasturteko.
  • Irteera bakoitzean ikaslearekin batera datorren senide edo kide bakoitzak 5€ ordaindu beharko du.

Txoko eta Proiektuen metodologia

HHn hasitako txokoen antolaketari jarraituz, oinarrizko trebetasunak modu sistematikoagoan lantzen ditugu. Zikloko edukiak ere Proiektu integratuen bitartez lantzen dira.

Helburuak

  • Haurrak autonomia garatzea eta norbere pentsamenduarengan konfiantza izatea, kritikotasuna eta aditasuna landuz.
  • Iniziatiba izatea, ideiak ematea, arazoak azaltzea eta galdera jakingarriak egitea. Azken finean, errealitatearekiko harremana gozatuaz bizi izatea.

Gure Lanketa

  • Kurtsoan zehar, haurren interesetatik abiatuta proiektuak era globalizatuan lantzen ditugu.
  • Helburuak lortzeko, maila berdineko eta ikasgela ezberdinetako ikasleak nahasten ditugu. Astean 10 ordutan txoko ezberdinetan elkarlanean aritzen dira, jolasak ardatza direlarik.
  • Geletan ipuinen txokoa, eraikuntzak, mahai jolasak, ordenagailuak eta sormen txokoa ditugu eta helburuak lortzeko ekintzak burutzen dira.

Prebentzio ekintzak

Lagunekin Baratzean (1. eta 2. zikloan)

Prebentzioa lantzeko, "Lagunekin Baratzean" proiektua jorratzen dugu. Heldutasun psikoafektiboa lortzen eta osasun ohiturak geureganatzen laguntzeaz gain, drogamenpekotasunari aurrea hartzeko abiapuntua izan nahi du.

Lantzen diren gaiak honako hauek dira:

Beldur arrazional eta irrazionalak, burlak, gezurrak eta tranpak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritziak eta bazterkeria, desberdintasun fisiko eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen konponketa eta sendagaien erabilera.

Hazkunde tailerrak (3. zikloan)

Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailak eta ikastolak elkarlanean, prebentzio plangintza bat antolatzen dugu urtean zehar burutzeko. Plangintza honetan dagoen ekintzetako bat 3. zikloan antolatzen diren tailerrak dira. Bertan, tailer ezberdinen bidez hainbat gai lantzen dira ikasleekin; hala nola, gizarte abileziak, pertsonen arteko gatazken konponketa, hezkidetza… Tailerrak “Hazkunde” enpresaren bidez burutzen dira.

Ingelesa udan

Udaran (ekainaren bukaeran eta uztailean) urtero, ingeleseko ikastaroak antolatzen ditugu ikastolan bertan. Ikastaro hauek 4 urteko haurretatik hasita Lehen Hezkuntza guztian eskaintzen dira. Goizez izaten dira eta adinaren arabera ordutegi ezberdina izaten dute. "Mondragon Lingua" arduratzen da ekintza hau aurrera eramateaz.

Eleanitz English Proiektua

Eleanitz- English proiektua euskal  hiztun eleanitzak hezteko asmoarekin abiatu zen.Bi hizkuntza ofizial  izanik, hirugarren bat era integratuan satzea  eta hirugarren hizkuntza honen trebeziak bereganatuak izatea ( idatzizko eta ahozko  oinarrizko kominikazioa) dira proiektu honen helburuak.

Eleanitz-English proiektua metodología eraikitzaile batean oinarrituta dago eta maila eta ziklo desberdinetako ikasleen behar eta premiei erantzuna ematen saiatzen da.

Lehen hezkuntzako lehen zikloan Eleanitz- English proiekuta “ The adventures of Hocus and Lotus” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Birmingham, Amsterdan eta UPV/EHU unibertsitateko adituen laguntzarekin sortu izan da.

“The adventures of Hocus and Lotus” materialaren ardatza ipuina da, ikasleek ipuinak landu eta antzezten dituzte.Hizkuntza idatzia era natural batean sartzen da ipuinak, abestiak, agindu ezberdinak eta ikasleendako ezagunak diren testuak erabiliz.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Eleanitz- English proiektua “Story projects” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Cervantes Institutoaren laguntzarekin sortu izan da.

Ikasleek ipuin , abesti eta hizkuntz jolasen bidez hizkuntzaren gaitasun  ezberdinak garatzen dituzte.

Lehen Hizkuntzako hirugarren zikloan Eleanitz -English proiektua  “ The Explorers” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Cervantes Institutoaren laguntzarekin sortu izan da.

Hirugarren ziklo  honetan giza-zientzia  ikasgaiekin lotutako gaiak  ingeleraz lantzen dira. Ingelera edukiak lantzeko  eta jarduera ezberdinak  egiteko tresna bihurtzen da.

Igeriketa sustatzeko kanpaina

Eskolen xede nagusia ikaslearen garapen osoa da. Egiteko hau aurrera eramaten laguntzeko asmoz, orain urte batzuk, Aldundiak, udalerri bakoitzeko kirol zerbitzuekin batera, “Eskola Kirolak” programaren barruan “Igeriketa sustatzeko kanpaina” jarri zuen martxan.

Kanpaina hau, gaur egun, 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin eramaten da aurrera. Urtero joaten dira 20 egun jarraian eta saio bakoitza ordu bete ingurukoa izaten da. Kanpaina honek irauten duen bitartean, tutorea ikasleekin joaten da igerilekura eta bertan burutzen dituzten ekintzen jarraipen zuzena egiten du, bertako monitoreekin harreman zuzena izanda.

Kanpaina honen helburuak honako hauek dira:

  • Ur giroan oinarritzen den hezkuntza fisikoa eskaini (funtzio erabilgarria).
  • Eskolaren hezkuntza jardueraren osagarria (Hezkuntza funtzioa) izan.

Euskara indartzeak

Arratsaldetan, eskolaz kanpoko orduetan eta ikasturte osoan 1. mailatik 6. mailara bitartekoentzat, Udalak euskara indartzeak antolatzen ditu. Indartze hauek Arrizuriaga jauregian izaten dira eta astean bi egunetan.

Ekintza honen helburua egoera informaletan, hau da, jolas giroan,euskaraz mintzatzen trebatzea da.

Irakaslea da, ume bakoitzaren beharrak ikusiz, gurasoei indartze hauen beharra aditzera ematen diena.

Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan” ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen duen programa da. Ikastolan, 4. eta 5. mailakoak ari dira buru-belarri. Hamabostean behin eta ordu beteko saioetan, bertsolariak ikastolara etortzen dira batera lantzera bertsogintza.

Bertsogintzak irakaskuntzaren ikuspegi instrumental eta  linguistikoa garatzen laguntzen du. Kultura, pentsamendu eta literatur transmisio nahiz ondarearen jabe da.

Eskolaren curriculumean, dituen ezaugarriak direla eta (neurri, doinu, jende aurrean kanta beharra…) bere tokia du zuze-zuzenean lantzen baititu hainbat konpetentzia:

Ezaugarri horiek direla eta,, ondo baino hobeto lagundu dezake ikaslearen formazio  osoan: Sortzailea, kritikoa, herri batean gizarteratuta dagoen partaidea… izan dadin; sormena bultzatuz, ideiak ordenatzen eta  komunikatzaile onak izaten lagunduz.

Bestalde, zehar lerroen bidez, aukera paregabea ematen du hezkidetza, gizarte komunikabide, giza eskubideak etab. lantzeko.