Boluntarioak

Gure ikasleek gizartean modu solidario batean parte hartzea izango da boluntarioa izatea. Bertan helburu nagusi bezala kaltetuenekiko onura izango litzateke. Guzti hau talde anitzen elkarlanaren eta proiektu desberdinen bidez egingo litzateke.

Ikasleek parte hartzeko solidaritate eremua izan dezaten, eta bertan beraien ezaguerak eta konpetentziak aurrera eraman ahal izatea da boluntario izatearen helburuetariko bat.

Gure ikastolan elkarlanean aritzen gara eremu hauetan: egoera onean eta erabilgarri dauden liburuen eta eskola materialaren kudeaketa Emaús taldearekin, urtean zehar kanpaina desberdinetan elikagai eta oinarrizko produktuen bilketa Gipuzkoako elikagai bankuarekin batera, baita SOS Sahara erakundearekin. Arropa bilketa kanpaina ere burutzen dugu “Gallinero” proiektuarentzat.