Lestonnac Taldeak

Lestonnac Taldeak borondatez parte hartzeko kristau taldeak dira, eskolaz kanpoko eremuaren barruan, Mariaren Lagundiko eskolatan eskaintzen dena lehen hezkuntzako 4-5 mailatik aurrera.

Heziketa Proiektutik eta Mariaren Lagundiko espiritualtasunetik abiatuta, ume, nerabe eta gazteei laguntzea dute helburu. Laguntzea, Jesusen bizitzan eta ebanjelioko baloreetan zentzua topa dezaten. Azken finean, euren Fedearen hazkuntzarako baliabideak ematean datza, euren bizitza hautuak, eliza komunitatean eta gizartean parte hartzera eraman ditzaten. 

Taldea da, elkarrekin lan egitera, elkarrekin bizi izaten, etorkizuneko proiektua eta eliza eta besteekin elkarlanean aritzeko tresna pedagogikoa. Beti monitoreen bidez lagunduta. Hauek beraien testigantza eta laguntza eskaintzen dute.

 

 

Lestonnac taldeek  lanketa honetan dihardute:

  • PERTSONA: Heziketa guztiaren gunea . Bere heziketa integral eta integratzailearen bidez kapazitate  guztien garapenari lagunduz.
  • TALDEA: Parte-hartze, elkarrizketa, harrera, talde-lana, lankidetza eta erantzun kidetasuna bultzatuz, baterako bizipen osagarri bat beste batzuekin egiten den heziketa.
  • AKONPAINAMENDUA: garapen pertsonala, transzendentziari eta fedearen bideari zabaldu errespetu eta askatasun pertsonaletik  abiatuta.
  • DENBORA LIBREA: ikasgelatik harantz doan beste espazio batzuk bilatuz doan heziketa, heziketa osoari laguntzen dion hezkuntza integrala, alegia.
  • SOLIDARITATEA, ERANTZUKIZUN SOZIALA ETA GARAPENA: parte hartzaileak parte hartu dezaten mundu justu eta hobeago baten eraikuntzan.

Lestonnac taldeak etapa baten amaiera ez daitezen bihurtu  nahiko genuke. Gazteek Eliza eta Mariaren Lagundiaren barnean konpromiso eta fede hazkundea aurrera jarraitzeko ahalmena eta oinarri izan dezaten.