Solidaritatea

Gainerakoekin konpromisoa hartu nahirik, bereziki kaltetuenekin, programatzen ditugu sentikor bihurtzen duten eta Heziketa-Komunitate guztia hezten duten ekintza solidarioak.

Garrantzi handia du gure munduan dauden desberdintasunak eta beraien zergatien kontzientzia hartzeak, eta gainera ohartu beharrezkoa dela gure inplikazioa mundu justuagoa egiteko orduan. 

Ikastetxean eragin solidarioak dituzten ekintzei lehentasuna ematen diegu, gure ingurunearen hurbileko beharrak eta FISC-ak, gure ONGD-ak, bultzatzen dituenei.

Bere bi ekintza lerroak hauek dira:

  • Garapenerako Heziketa:

Etengabeko heziketa-prozesuaren bidez hiritartasun globala sustatzea bideratzen du, bazterketaren eta pobreziaren aurkako borrokan konprometituz. Solidaritatearen kultura sortzea du helburu, balioen, jarreren eta ezagueren bitartez; horrekin batera giza garapen jasangarriaren sustapenean ere lan egiten dugu.

  • Garapenerako elkarlana:

Garapen bidean dauden herrialdeetan laguntza ekonomikoa eta proiektuak aurrera eramatea ahalbidetzen dute.