Eleanitz-English Proiektua

Eleanitz- English proiektua euskal  hiztun eleanitzak hezteko asmoarekin abiatu zen.Bi hizkuntza ofizial  izanik, hirugarren bat era integratuan satzea  eta hirugarren hizkuntza honen trebeziak bereganatuak izatea ( idatzizko eta ahozko  oinarrizko kominikazioa) dira proiektu honen helburuak.

Eleanitz-English proiektua metodología eraikitzaile batean oinarrituta dago eta maila eta ziklo desberdinetako ikasleen behar eta premiei erantzuna ematen saiatzen da.

Haur Hezkuntzan Eleanitz-English proiektua “Ready for a story” metodoaren bidez lantzen dugu.

Ready for a story materialaten sortzailea josep Maria Artigal da. Ipuin errazak oinarritzat harturik ikasketari hasiera ematen diogu.Hauek antzeztuz, abestiak ikasiz, muralak landuz, jokoak eta fitxak eginez…ikasketak osatuz joaten gara.

Haurrak ez dute ingelera ikasten, INGELERAZ ikasten dute.Hizkuntza gauza erreal eta motibagarriak konmunikatzeko erabiltzen  denean ikasten baita.

“ Hizkuntzak  ez dira lehendabizi ikasten eta gero erabiltzen, hizkuntzak erabiliz ikasten dira” (J.M. Artigal)

Lehen hezkuntzako lehen zikloan Eleanitz- English proiekuta “ The adventures of Hocus and Lotus” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Birmingham, Amsterdan eta UPV/EHU unibertsitateko adituen laguntzarekin sortu izan da.

“The adventures of Hocus and Lotus” materialaren ardatza ipuina da, ikasleek ipuinak landu eta antzezten dituzte.Hizkuntza idatzia era natural batean sartzen da ipuinak, abestiak, agindu ezberdinak eta ikasleendako ezagunak diren testuak erabiliz.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Eleanitz- English proiektua “Story projects” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Cervantes Institutoaren laguntzarekin sortu izan da.

Ikasleek ipuin , abesti eta hizkuntz jolasen bidez hizkuntzaren gaitasun  ezberdinak garatzen dituzte.

Lehen Hizkuntzako hirugarren zikloan Eleanitz -English proiektua  “ The Explorers” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Cervantes Institutoaren laguntzarekin sortu izan da.

HIrugarren ziklo  honetan giza-zientzia  ikasgaiekin lotutako gaiak  ingeleraz lantzen dira. Ingelera edukiak lantzeko  eta jarduera ezberdinak  egiteko tresna bihurtzen da.

Arduradun orokorra:Ane Miren  Kapanaga