Liburuen Kudeaketa Solidarioa

2011-2012 ikasturtean, ARIZNOA GURASO ELKARTEAK “Testu Liburuen Kudeaketa Solidarioa” deritzan programa ezarri zuen ikastolan eta bertan ikaslegoaren %95ak parte hartzen du gaur egun.

Hau da programa honen oinarria: liburuak ARIZNOA GURASO ELKARTEAK erosten ditu (aurretik gurasoei kopuru bat kobratuz) eta programan parte hartzen duten familiei uzten die; Ikasleek arduraz erabiltzen dituzte, hurrengo ikasturtean liburu hoiek beste ikasle batzuk berrerabil ahal ditzaten.

Programa honek bi zutabe ditu:

a) Hezkuntzaren zutabea. Ikastolaren hezkuntza ildoak Solidaritatearen Egitasmoa du proiekto orokor bezala, solidaritatea eta begirunea direlarik bertan lantzen diren baloreak. Honekin batera hain zabaldua dagoen “edukitze” baloreaz gain beste balore batzuk transmititzen dizkiegu: ikasleak guztionak diren liburu hoien zaintzale eta erabiltzaileak direla, baina ez jabeak, eta ardura izan behar dutela hurrengo ikasturtean liburu hoiek beste ikasle batzuentzat erabilgarri egon daitezen.

Ikastolak urteak daramatza Agenda 21 egitasmoaren barruan. Bertan gure eguneroko ekintzek ingurumenean sortzen dituzten ondorioak eta hauek zain kezkagarriak izan daitezkeen ikasten dute; liburuen berrerabilpenak kontsumo arduratsuaren balorea ere landuko du: birziklatu, lehengaiak aurreztu, hondakinak murriztu.

b) Ekonomiaren zutabea. Lehenengo urtean, programan parte hartu duten familiek ikasleko 70€ ordaindu behar izan dituzte. Kontutan hartuta LH1 eta LH2 mailetatik kanpo beste maila guztietan liburuek 140 eurotik gorako kostua zutela, nabaria da diru aurrerapena.

70 euroko kopuru hori ez da finkoa; kopuru hori urtez urte aldatuko da hainbat faktoreen arabera:

  • Parte hartzen duten ikasleen kopurua.
  • Berrerabili daitezkeen liburu kopurua.
  • Argitalpenen aldaketak.
  • Erosi behar diren liburuen kopurua.

Beste alde batetik, liburu batzuk urtero erosi beharko dira: liburuan bertan idaztea eskatzen dutenak. Kasu hauetan ere liburuak ARIZNOA GURASO ELKARTEAK erosten ditu zuzenean argitaletxeekin negoziatuz, Ikasleak ikasturte osoan behar dituen liburu arrunt guztiak jasotzen ditu.

Testu Liburuen Kudeaketa Solidarizaren programak araudia bat du eta komenigarria da irakurtzea.

Arduradun orokorra: Guraso Elkartea