Tutoretzak eta Prebentzio Ekintzak

Arduradun orokorra: Amaia  Fernandez

Norentzat: ikasleentzat

Mariaren Lagundia Ikastolan argi daukagu ikaskuntza eta bizikidetza, ezin ditugula bereizi. Hau da, ez dago bizikidetzarik ikaskuntzarik gabe, ezta ikaskuntzarik ere, bizikidetzarik gabe. Ezin dira pertsonen arteko harreman arazoak prebenitu, baldin eta ez bada arrakasta sustatzen, eta ezin da arrakastarik lortu, baldin eta ez badago ikasteko giro egokia.

Bizikidetzarako heztea da balioen hezkuntzaren muina eta heziketa horren ondorioz, pertsona guztiok onartu behar ditugu oinarrizko printzipio moralak, pertsonei, pertsona izate hutsagatik, dagozkien eskubide eta betebeharrak. Bizikidetzaren kulturak ez du onartu behar eta haren aurkaritzat jo behar ditu diskriminazio, intolerantzia, axolagabekeria, konpromisoa eta elkartasunik eza. Horregatik, gure ikastolako hezkuntza jarduera etengabeko ekintza bultzatzailea da, hezkuntza komunitateko kide hezitzaileak (irakasleak, ez irakasleak eta familiak) ereduzko jokabideak eta jarrera izan ditzagun, eta heziketan parte hartzen dugunok ere hala joka dezagun, jakin baitakigu asko ikasten dela ereduei erreparatuta.

Bizikidetzarako hezteak ez du esan nahi uko egiten diogunik gatazkak izateari; aitzitik, aurre egin behar diegu gatazkei, eta haiek onerako eta eraginkortasunez gainditu. Horretarako eskola-bizikidetza sustatzeko, ikuspegi proaktiboa eta hezitzailea izan behar da eta, ondorioz, haren alde lan egin behar da, asmo argiak, bidezkoak eta beharrezkoak izanda.

Guzti hau aurrera eramateko honako programa eta ekintza planak dauzkagu:

-          Tutoretza plana

-          Ikasketen orientazioa

-          Adostokia

-          Ikasle laguntzaile

-          Prebentzio arloak

TUTORETZA PLANA

HELBURUAK 

Tutoretzaren bitartez lagundu nahi ditugu gure ikasleak bizitza-proiektua eraikitzeko beharko dituzten gaitasunak eskuratzen. Horretarako lana egin behar dugu ikasleekin.

Tutoretza saioetan honako eduki hauek lantzen ditugu:

-          Garapen pertsonala

-          Besteekiko harremanak

-          Lanbide orientazioa

-          Ikasketa prozesuak

-          Gizarte arriskuak (IKTen erabilera egokia, drogen kontsumoa)

-          Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

ORIENTAZIOA

Tutoretza-planaren esparrua oso garrantzitsutzat jotzen dugu izan ere ikasleek DBHko 4. mailaren amaieran jasoko duten orientazio profesional eta pertsonalaren emaitza izango dira. Hori bideratzeko, ikasleek tutoreen laguntzaz euren ahalmen, nahi eta desioak ezagutu eta identifikatzen joateko helburuaz zenbait galdeketari aurre egiten diete.

Horretaz gain, ikastolak gurasoei informazio zehatz eta argiena emateko konpromisoa hartzen du beregain. Inguruko zentroetan egin daitekeenaren informaziorik ahalik eta osotuena ematen saiatzen gara; horietako ikastetxe batzuk bertan bilera informatiboak ematen dituzte, eta beste batzuetara, gu geu joaten gara ikasleekin. Irekita gaude ere, edozein informazio gehigarri gure ikasleen eta euren gurasoen esku jartzeko. ezin dugu ahaztu gure ikastolan MENDEKOTASUNEAN DAUNDE PERTSONEI ARRETA ikasteko erdi mailako zikloa ere badaukagula.

ADOSTOKIA

ZER DA ADOSTOKIA?

Jakina da ikasleek gatazkak dituztela pertsona orok bezala, hori dela eta, proiektu honetan beraiek protagonista izatea nahi da. Horrela, gatazkak eraldatzeko pausuak ezagutu, ikasi eta barneratu behar dituzte.

Guzti hau aurrera eramateko egitasmo honetan entrenamendu eta trebakuntza prozesua sustatu nahi da ikasleen artean.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Gatazkan dauden bi partaideek txanda bana izango dute azaldutakoa adierazteko.

•       1. momentua:

–      Belarria dagoen tokian esertzen den partaideak entzuten dio besteari,  ezer esan gabe.

–      Ahoa dagoen tokian esertzen denak bere azalpena egiten du.

•       2.  momentua:   paperak aldatzen dira eta entzun duenak hitz egingo du eta aho txokoan egon denak entzungo dio besteari.

•       3. momentua: Irtenbideak proposatu eta egingo dutena adostuko dute.

•       4. Momentua:Fitxa bete eta ebaluatu egin behar dute.

 

IKASLE LAGUNTZAILE

ZEIN DA HELBURUA?

•          Ikastetxeko bizikidetza hobetu.

•          Kolaborazioa, ezagutza eta pertsonen arteko arazoei irtenbideak bilatzea.

•          Gatazken eraldaketetan ikasleen parte-hartze zuzena ahalbideratzea. 

ZEINTZUK DIRA IKASLE LAGUNTZAILEEN FUNTZIOAK?

•          Beraien ikaskideren bat, norbaitengandik gutxiagotuta dagoenean lagunduko die  bai eta norbaitek entzuna izatea nahi duenean ere. (epe motzean) Ez die kontseiluak ematen, entzun egiten die.

•          Arrazoi pertsonal batengatik, triste edo goibel dauden ikaskideei laguntzen die entzuten edo arreta pixka bat jartzen 

•          Ikaskide batek beste batekin gatazkaren bat duenean lagundu diezaieke bitartekaritza egiten (epe luzera) 

•          Ikastetxera etortzen diren ikasleei harrera egingo die eta laguntzaile izango dira. 

•          Taldearen bizikidetza egokiagoan eragingo du.

IKASLEEKIN LANTZEN DIREN ARLOAK?

1.        Lasaitzea

2.        Finkatzea

3.        Kooperatzea

4.        Komunikatzea

5.        Gatazken eraldaketa eta bitartekaritza

PREBENTZIO PROGRAMAK

Prebentzio-arloaindartu beharra daukagula uste dugu, horregatik, ikastolako egunerokotasunean lanean buru-belarri aritzeaz gain, honako prebentzio ekintza desberdinak burutzen ditugu ikasle, guraso eta irakasleontzat.

PREBENTZIO EKINTZA

ETAPA

HELBURUA

LAGUNEKIN BARATZEAN

1-2 mailetako ikasleei zuzenduta

Heldutasun psikoafektiboa lortzen eta osasun ohiturak geureganatzen laguntzeaz gain, drogamenpekotasunari aurrea hartzeko abiapuntua izan nahi du. Horretarako lantzen diren gaiak honako hauek dira:

-          Beldur arrazionala eta irrazionala

-          Burlak

-          Gezurrak eta tranpak

-          Zeloak

-          Merezi gabeko zigorra

-          Aurreiritziak eta bazterkeria

-          Desberdintasun fisikoa eta kulturalak

-          Talde presioa

-          Arazoen konponketa

-          Sendagaien erabilera

BIZITZEN FUNDAZIOA

(Zahartzaroari eta dementziari buruzko sentsibilizazio programa)

5.mailako ikasleei zuzendua

Dementziei eta zahartze prozesuari buruzko kontzientziazioa bultzatzea du helburu, pertsona nagusiekiko diskriminazioa prebenitzeko neurri bezala. Honetarako ikas maila bakoitzean joko interaktibo ezberdina erabiliko da, ikasleriari jokoen erabilera azalduz.

Pertsona nagusien eta dementzia duten pertsonen azalean jartzea, nola sentitzen diren, nola pentsatzen duten, beraien beharrizanak zeintzuk diren ezagutzea … beraiei ulertzeko eta harreman positibo eta aberasgarriak sortzeko modu hoberena da. Menpekotasun egoerak eta zahartzaroak ondorio asko ditu berekin, eta gizarteak egoera hauen analisia egin beharko luke, ulertuz eta pertsona nagusiekiko diskriminazioa ezabatuz.

(Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin)

HAZKUNDE

(Bizitzako trebetasunak lantzen duen programa)

5. eta 6. mailako ikasle, guraso  eta irakasleei zuzenduta

DBH 1. mailako ikasle, guraso eta irakasleei zuzendua

Bizitzarako trebetasunak portaera egokien bidez,eguneroko bizitzako erronkei eraginkortasunez aurre egiteko behar ditugun gaitasunak dira. Saio horietan landutako bizitzarako trebetasunak,beraz,hurrengoak dira:

-          Autoezagutza

-          Enpatia

-          Besteekiko harremanak

-          Eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna

-          Pentsamendu kritikoa

(Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailaren laguntzarekin)

PANTALLAS AMIGAS

 (IKTen eta Sare sozialen erabilera lantzen duen programa)

5.mailako eta DBH 2.mailako ikasleei, gurasoei eta irakasleei zuzendua.

 

IKTen erabilera seguru eta arduratsua eta ziberherritartasuna sustatzea da haien jarduera. Hauek dira lantzen diren edukiak:

-          Norbere datuen eta irudiaren babesaren garrantzia

-          Ziberbullying-a, ezaugarri eta prebentzioa

-          Grooming-a, sexting-a, sextortsioa... - ezaugarri eta ondorioak

-          Sare sozialen berezitasunak. Pribatutasuna eta nortasun digitala

-          Tuenti, Twitter, Facebook eta Whatsapp-aren erabilera arduratsua

-          Mugikor adimentsuen berezitasunak

-          Legearen aurreko erantzukizuna

-          Ziberbizikidetza onuragarri baterako jarraibideak

(Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailaren laguntzarekin)

LAHIA NAHIA ELKARTEA(Sexualitatea lantzen duen programa)

DBH 2 eta 4.ko ikasleei, gurasoei eta irakasleei zuzendua

Ikastaro honetan nerabeek dituzten afektibitate mailako premiak eta sexualitate arloko kontzeptuak eta zalantzak jorratu eta argituko dira. Horretarako honako informazio hau eskainiko diote:

-          Gazteak sexualitatean aktiboak izaten hasi aurretik hasi behar da sexu heziketa, sexu jokabide osasungarri eta positiboaren garapena sustatzeko.

-          Gazteek daukaten inpultsu sexualak lantzea etika pertsonal eta sozial baten oinarrituta

-          Harreman intimoak kontrolatzea eta planifikatzea

-          Desio gabeko haurdunaldiak kontrolatzea eta bere ondorio negatiboen inguruko informazio eskuratzea, esate baterako, abortuen inguruan.

-          Sexu bidezko gaixotasunak ekiditea

-          Gizartean dauden baliabide desberdinen inguruko informazioa helaraztea.

(Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailaren laguntzarekin)

SASOIA

(Cannabisa eta drogen prebentzioa lantzen duen programa)

DBH 3. mailako ikasleei, gurasoei eta irakasleei zuzendua

Ikastaro honetan nerabeek drogen prebentzioa lan egingo da horretarako honako eduki hauek landuko dira:

-          Arrisku egoera bakoitzean zer egin

-          Kontsumoa gutxitu

-          Kontsumituz gero, kontsumo arduratsua sustatu

-          Gaiari buruz pentsatu eta informatu

LAHIA NAHIA ELKARTEA(Berdintasuna lantzen duen prebentzio programa)

DBH 4. mailako ikasleei, gurasoei eta irakasleei zuzendua

Ikasleetan oinarrituta bizipenen bitartez, nortasunaren eraikuntza, mito eta estereotipo sexistak eta indarkeria sexistaren identifikazioa lantzen da. Honen helburu nagusia erantzukizun handiko jarrerak sustatzea da.

ORTZADAR

(Droga eta alkoholaren kontsumorako prebentzio programa)

Goi mailako heziketa zikloko ikasleei zuzenduta

Ikastaro honetan nerabeek drogen prebentzioa lan egingo da horretarako honako eduki hauek landuko dira:

-          Arrisku egoera bakoitzean zer egin

-          Kontsumoa gutxitu

-          Kontsumituz gero, kontsumo arduratsua sustatu

Gaiari buruz pentsatu eta informatu