Ulibarri

Mariaren Lagundia Ikastolan 1976. urtean eman genion hasiera euskalduntze prozesuari. Hartutako bideari jarraituz eta euskararen normalkuntzaren alde egindako aukera sendotu eta mantentzeko, 1997-98tik gaur arte Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Ulibarri Programan parte hartzen dugu, Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren bidez.

Gure helburua Euskararen erabilera zabaltzea eta sustatzea da. Lanean dihardugu euskara izan dadin gure ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen dugunon arteko komunikazio hizkuntza (irakasle, irakasleak ez diren langileak, gurasoak eta ikasleak).

Horretarako, ikastolako Euskara Batzordeak euskararekin lotura duten gaiak planifikatu, bideratu eta koordinatzen ditu. Era berean, ikasleek ere beraien batzorde propioa eratu dute eta bertan euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak antolatzen dituzte.

Arduradun orokorra: Maite Iñarra eta Andoni Lz. de Armentia