Orientazioa

Mariaren Lagundia ikastolak 0 – 16 urte bitarteko bere ikasleek ager ditzaketen mota desberdinetako behar bereziei erantzuteko zerbitzu psikopedagogiko hauek ditu: psikologo bat, orientatzaile bat eta hezkuntza premia berezietarako bi espezialista – bat Lehen Hezkuntzan eta beste bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Aldi berean, ikastetxez kanpoko laguntza ere jasotzen dugu ikastolan, hala nola, Eibarko Berritzeguneko aholkulari, logopeda eta terapeutak eta baita Aransgiko logopedarena ere.

Horretaz gain, ikasleen eta euren familien behar desberdinek eraginda, ikastetxez kanpoko espezialista ezberdinekin lan koordinatua burutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta hala egiten ahalegintzen gara. Besteak beste, Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako gizarte laguntzaile, terapeuta eta hezitzaileekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko familiako eskuhartze programetako hezitzaileekin, Gautenako espezialistekin, Osakidetzako psikologo edo/eta psikiatrekin eta baita bestelako espezialista pribatuekin ere.

Arduraduna: Amaia Fernandez

Psikologia zerbitzua

Banakako nahiz taldeko esku-hartzeak burutzen ditu. Banakako arretari dagokionez, behar bereziak dituzten ikasleei, euren familiei eta irakasleei zuzendua dago. Arlo akademikoan, emozionalean edota familian zailtasunak agertzen direnean laguntza eskaintzen zaie,eta, kasuak hala eskatzen duenean, ebaluazioa eta diagnosia ere egiten da. Banakako jarraipenean, ikastolako psikologoaren lana izango da, batez ere, ikaslearen banakako arreta egitea diagnosira bitartean.

Orientazio zerbitzua

Orientazioaren helburua ikasleei euren etorkizunerako erabaki egokia hartzen laguntzea da; baina mailaren arabera landutakoa ezberdina izango da. DBH 4.mailako ikasleentzat: "Erabakiak hartzeko programa" tutoretzan, Lanbide Hastapeneko irakasgaiak, orientazio jardunaldiak...

Loturak

Gurasoendako web gune interesgarriak

- Gurasoendako gai interesgarriak (ikasketak, ordutegia, arauak&)
http://www.bilbao.net

- Bergarako Udaleko psikologia eta orientazio zerbitzua:
http://www.bergara.net/Udala/Antolaketa/Ongizatea/orientazio

- Euskadiko hainbat elkarteren web guneak 
ACABE (Euskadiko anorexia eta bulimiaren aurkako elkartea)
www.acabeuskadi.org

ADAHIgi (Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Elkartea)
www.adahigi.org

DISLEBI (Euskadiko dislexia elkartea)
http://dislexiaeuskadi.com/dislebi.php?section=com_weblinks&catid=92

GAUTENA ( Gipuzkoako Autismo elkartea)
http://www.gautena.org/indexeu.php

UMEALAIA (Adopzio familien elkarteak)
http://www.umealaia.com/

 

DBHko orientazioa

- DBH ondoren zer? PDF dokumentu potoloa: Batxilergoa, heziketa zikloak, helduendako hezkuntza... aukera guztien informazioa modu argi eta fidagarrian...
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif5/eu_2080/adjuntos/despues_eso_e.pdf

- Hezkuntza: batxilergoak, heziketa zikloak....
http://www.hezkuntza.ej-gv.net/e23/e23ListadosDifusion/e23ListadosDifusion.jsp?idioma=e&listado=&pageId=-679110485&ID_NAVEGACION=1

 

Lanbide heziketa

- Heziketa zikloak geografikoki: (bilaketa guztiz ezpezifikoa,oso fidagarria, baina 2006-07 ikasturtekoa):
http://www.hezkuntza.ej-gv.net/e23/e23ListadosDifusion/e23ListadosDifusion.jsp?idioma=e&listado=&pageId=1523224512&ID_NAVEGACION=1

- Heziketa zikloen inguruko informazio zabala. Lanbide arloa aukeratu eta famili horretako zikloak; non ikasi daitekeen, ikasgaiak...
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-14952/eu/contenidos/informacion/familias/eu_16383/hasiera.html

- Lanbide heziketako formazioa eskaintzen duten EAEko ikastetxe publikoen direktorioa:
http://www.ikaslan.net/

 

BATXILERGOA

- Batxilergoari buruzko informazio ofiziala:
http://www.060.es/ciudadano/educacion/bachillerato-ideu-idweb.jsp

- Batxilergoari buruzko informazioa: ikasgaiak, irteerak...
http://www.pnte.cfnavarra.es/publicaciones/pdf/bach2007eusk.pdf

 

Unibertsitatea

- EAEko ikasketen eskaintzaren unibertsitateen helbideak:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2493/eu/contenidos/informacion/dib2/eu_2033/adjuntos/estudios_universitarios/estudios_ofertados_CAV_e.pdf

- Euskal Herriko Unbertsitate ikastetxeak:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5533/eu/contenidos/informacion/dic10/eu_2050/c10_e.html

- Estatuko unibertsitateen helbide elektronikoak:
http://www.ehu.es/p055-8898/eu/contenidos/enlace/ciencia_tecnologia_enlaces_uni/eu_enlaces/enlaces.html

http://www.yaq.es/

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2279/eu/

http://www.unibertsitatea.net/