MARIA HAURRA EGUNEAN, NIREKIN, ZUREKIN, ELKARREKIN!

Urtero, azaroaren 21ean, Maria Haurra eguna ospatzen dugu, ekintza bereziak antolatuz. Aurten, ikasturtean zehar "Nirekin, Zurekin, Elkarrekin" lemapean aurrera eramango ditugun hainbat iniziatiben artean, egun berezi hau ospatzeko, Oñatin denboraldi baterako bizitzen dauden errefuxiatuak gonbidatu ditugu ikastolara.

42 errefuxiatu bertaratu dira, eta goizean zehar, ikasleekin batera hainbat dinamika egin dituzte; Bergara herria ezagutu dute ikasleen azalpenak entzunez, bertako herri-kirolak ezagutu eta praktikatu dituzte, solasaldietan parte hartu dute, eta bokata solidarioa bazkaldu dute, besteak beste. Ikastolako txikienek ere, primeran pasa dute eguna, emozioen inguruan jardunez, jolas eginez, eta txokolatada goxo-goxoa dastatuz.