OBATU, proiektu bat baino gehiago!

Urriak 31n  DBH 2. mailako ikasleekin, Gasteizen dauden Gamarrako sukaldaritza eskola  eta Santa Maria Katedrala bisitatu genituen.

ZERGATIK?

OBATU proiektuan, ikasgaiak, bi eremutan uztartuz garatzen ditugu, alde batetik,  Eremu Zientifiko Teknologikoa (EZT) eta bestetik, Eremu Soziolinguistikoa (ESL). Bai gelan baita ikasgelatik kanpo egiten dihardugunak zentzua eta zerikusia izan behar du, eta

lehenengo ebaluazioan , EZTn “Master Chef” proiektua garatzen ari garenez eta “Egun bat Erdi Aroan” ESLn, Gasteizera hurbiltzea eta gertu-gertutik proiketuekin zerikusia duen errealitatearekin zuzeneko kontaktua edukitzea erabaki genuen.

Bi proiektu hauei indarra emateko abiatu ginen Gasteizera ebaluaziobukaeran, ohikoa den bezala, proiektu bien emaitza gurasoei erakusteko asmoabaitaukagu.

Harrera oso ona egin ziguten bai toki baten zein bestean eta eguraldiak lagundu ez zigun arren, ederto pasatu genuen eta oso probetxuzkoa izan zen bisitaldia, izan ere, bete-betean indartzen lagundu ziguten bisitok gelan egindako lana.

https://www.youtube.com/watch?v=5y7C7urKRlg&feature=youtu.be