IKASITAKOA ERAKUSGAI, EUSKAL HERRIKO EZAGUTZEZ BLAI!

OBATU proiektuaren baitan, DBH 1eko ikasleek ESL eremuko lana aurkeztu dute, "8 abizen euskaldunak argitzen" deritzon erakusketan. Bertan, euskara, gaztelera eta gizarteko ikasgaietan landutakoa uztartuz, Euskal Herriaren hainbat alderdi gertutik ikertu dituzte. Hala nola, Historiaurrean eta Antzinaroan murgildu dira, euskal pertsonaia eta leku mitologikoak ezagutu dituzte, gure lurraldeko euskalkien ezberdintasunak zehaztu dituzte, ipuinak kontatu, eta labarretako arteari buruzko tailerra jarri dute.

 

Aurkezpenera, ikasleen guraso talde handi bat eta LH 6.mailako ikasle batzuk etorri dira, eta hauek gure lurraldearen inguruko ezagutza berriekin aberastu dira.

Lan bikaina egin dute ikasleek.

Zorionak!