HITZALDIA: Errespetuzko Komunikazioa

Urte berria hasteko hitzaldi interesgarria antolatu du udalak Zabalotegi aretoan.

Nerea Mendizabalek familian izan beharreko errespetuzko komunikazioari buruz hitz egingo digu. Gurasoek seme-alabekin izan beharreko harremanari arreta berezia jarriko zaio baina gure bizitzako esparru guztietarako interesgarria da errespetuzko komunikazioa.

-Dauzkagu harreman mota guztiak zaintzeko: seme-alabekin, familiarekin, bikotearekin, lankideekin, lagunekin, etab…

-Harremanak indartzeko.

-Desadostasunetatik irabazle eta galtzailerik gabe irtetzeko.

 

Zatoz urtarrilaren 8an, asteartea, 18:00etan Zabalotegi aretora.

Seme alabekin etorri nahi baduzu, doako zaintza zerbitzua egongo da Zabalotegiko Txiki Txokoan (Zabalotegi aretotik oso hurbil). Etorri zure umeekin 15 minutu lehenago mesedez.

 

Hitzaldia euskaraz izango da baina euskaraz ulertzen ez dutenentzako itzulpen zerbitzua egongo da.