LAGUNDIA BIDAIA-AGENTZIA PROIEKTU BATERATUAREN AURKEZPENA

OBATU proiektuaren baitan, DBH 1eko ikasleek ESL eta EZT eremuko proiektu bateratua aurkeztu dute, "Lagundia bidaia-agentzia" deritzon erakusketan.

Bertan, euskara, gaztelera, gizarte, teknologia, matematika eta natur zientzietako ikasgaietan landutakoa uztartuz, hainbat tokiri buruzko alderdi ugari aztertu dituzte; hala nola, munduko toki ezberdinetako klimak eta biomak, Euskal Herriko txokoetako erliebeak, irteerarako proposamenak, eta abar. Aurkezpenera, ikasleen guraso talde handi bat etorri da, eskainitako informazioa ezagutzera. Lan bikaina egin dute ikasleek. Zorionak!