AZOKA SOLIDARIOA LARUNBATEKO IKASTOLAKO JAI EGUNEAN

Larunbatean, maiatzaren 11n, Mariaren Lagundiako Ikastolaren jaia ospatuko dugu, urtero lez. Aurten ere bigarrengoz, egun berean, Azoka Solidarioa ere egingo dugu.

 

Euskal Herrian diharduten 15 GGKE izango ditugu bertan, hauen artean Mariaren Lagundiko FISC erakundea. Batzuk, euren berri emango digute, beraien lana ezagutzera emanez; beste batzuk, aurrekoaz gain, zenbait produktu salduko dituzte beraien proiektuetara bideratzeko, edota tailer ezberdinak eskainiko dituzte.

Azoka Solidarioa Espoloian izango da, goizeko 10:00etatik 13:30era, herri osora irekia. Euria egingo balu, ikastolako aretoan jarriko genuke.

Guztiok gonbidatu nahi zaituztegu inguratu eta  parte hartzera.