FISC_eko GABONETAKO LOTERIA SALGAI

FISCek Gabonetako kanpainari hasiera eman dio Loteria Solidarioaren bidez. Bere helburua, pobretutako Hegoaldeko herrialdeetan giza laguntza eta kooperazio proiektuak bultzatzeko diru sarrerak lortzea da.

Proiektuak, batez ere, Nikaragua, Kuba, Mexiko edo Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen dira.

Zenbaki bakoitzak 3€ balio du; horietatik 2,50€ loterian jokatzen dira eta 0,50€ FISCentzat dira.