SANTA JUANA EGUNA MODU BEREZI BATEAN

 

Maiatzaren 15ean gure ikastolako fundatzailearen eguna ospatu ohi dugu urtero. Aurten, egoera zail honetan egonik, zentzu berezia hartzen du ospakizun honek. Elkarren arteko harremanak zaintzearen garrantzia agerian geratu da, eta norbere burua ezagutzeko, bizitzari buruz hausnartzeko, benetan garrantzia daukana baloratzeko garai paregabea da. Aurten beraz, hausnarketa saio bereziak eginez ospatuko dugu eguna, norberak bere egoerari erreparatuz eta elkarrekin gure sentipenak partekatuz. Izan ere, guztion energiak batzen baditugu, denok irtengo