ESKOLA KONTSEILUKO BERRIZTAPENA

Aurtengo ikasturteko 1. hiruhileko honetan Eskola Kontseiluan euren mandatua amaitu duten estamentu ezberdinetako ordezkarien aukeraketa egitea dagokigu.

Eskola Kontseiluaren berriztapena 2 urtetik behin egiten da, eta bertan estamentu bakoitzaren kideen erdiak berriztatzen dira.

Gurasoen estamentuari dagokionez, 4 gurasok osatzen dutela argitzea lehenik eta behin. 4 horietako 1 Guraso Elkarteak berak proposatzen du, eta beste hirurak, hautagaiak aurkeztu ondoren, aukeraketa bidez egin behar dira. Hiru hautagai horietako 2K, 2018an aukeratuak izan zirenak, karguan jarraitzen dute; beste batek berriz, kargua utzi egiten du. Beraz, gurasoen bozketa bidez kide bat aukeratzea dagokizue. Errolda, idazkaritzako kanpo aldeko kortxoan daukazue ikusgai.

 

Gogoratu hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte luzatzen dela.

 

Jarraian, prozesuaren egutegia eta Eskola Kontseiluaren funtzioak dituen dokumentua dituzue.

 

Prozesuaren EGUTEGIA ikusteko klikatu hemen

Eskola kontseiluaren funtzioak ikusteko klikatu hemen