Baso Eskola

Baso Eskola metodologia jolas librean oinarritzen da eta garrantzi handia dauka  irakaslearen rolak, azken honek, behatzaile zein laguntzaile papera hartzen du.

Gure kasuan, HHko (3-6 urte) taldeek astean goiz bat ematen dute kanpo espazioan, naturak eskaintzen dizkigun leku zein baliabideekin jolasean. Kanpoan sortzen diren egoera zein interesetatik lanketak egiten ditugu ondoren, gelara bueltatzean.

Baso eskolaren lema ondorengoa da: “Ez dago eguraldi txarrik baizik eta arropa desegokia”, hori dela eta, horretarako aproposak diren arropak dauzkagu, ikasleak busti, zikindu eta naturako elementuekin lasai esperimentatu dezaten.

Hainbat dira naturak eskaintzen dizkigun onurak, beste batzuen artean, dimentsio motorean, testuinguru anitzak mugimendurako aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu (eskalatu, altuera ezberdinetatik salto egin, lurzoru irregularretatik ibili, etab). Dimentsio kognitiboari dagokionez, berriz, naturak material desegituratuak eskaintzen ditu eta horrek era berean sormena zein esperimentazioa sustatzen ditu haurrengan.

Alderdi sozialean, aldiz, gela barruko talde estruktura hori apurtzea dakar eta adin ezberdinetako zein talde ezberdinetako ikasleekin harremanetan jartzea. Genero aldetik ere, gela barruan egoten diren materialek neska zein mutilen arteko ezberdintasunak agerian uzten ditu, naturan, berriz, aurkako gertatzen zaigularik. Gainera ikusi dugu, harremanei dagokionez, gehiago direla eta kalitate hobeagokoak, orokorrean.