Batxilergo Duala
2019-2020 ikasturtetik aurrera, DBH3. mailan dauden ikasleek Batxilergo Dualeko programan parte hartzeko aukera dute. Programa honen helburua, ikasleari trebetasun ezberdinetan ahal den eta arlo gehienetan hainbat gaitasunetan trebatzea da . Aipagarriak dira batez ere programa honen bidez garatzen diren gaitasunak , hala nola, konpetentzia digitala , ingeles hizkuntzaren idatzizko eta ahozko garapena eta autonomia pertsonala eta antolakuntzaren garapena.
Ikasleek EEBBko batxilergoko curruculumeneko 6 ikasgai online landuko dituzte 3 urtetan zehar, urteko 2 ikasgai landuz. Lan hau aurrera eraman ahal izateko, EEBBko eta Ikastolako Batxilergo Dualaren koordinatzailearen eskuhartzea izango dute.
Ikasleek EEBB-etako irakaslearekin astero izango dute harremana bideo konferentzia edo online plataformaren bidez . Bestalde, gurasoek eta Ikastolako koordinatzaileak ere ikaslearen asteko jarraipenaren berri izango dute.
informazio gehiago ondorengo estekan: https://www.academica.school/